48. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko martxoaren 3an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2014. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.

3.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik.

4.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.

Aiegin, 2014ko martxoaren 4an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1403341