2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Herrilurretako laborantzako lurzatien eta bazkatokien herritarren arteko esleipena
Arroizko Udalak 2014ko otsailaren 27an egin bilkura berezian erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskubidea izan uste duenak herrilurretako laborantzako lurzatien eta bazkatokien herritarren arteko esleipena eska dezan. Horretarako behar ditu bete baldintzak eta aurkeztu agiriak, Arroizko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan aipatzen direnak.
Arroitzen, 2014ko martxoaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1403282