2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Datu pertsonalen fitxategiak arautzea
Altsasuko Udaleko alkateak, 2014ko otsailaren 17an, ondoko ebazpena eman zuen. Hona haren testu osoa:
Alkatetzaren 208/2014 ebazpena.
Ikusirik Udal honek eginiko auditoretza, Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delako auditoretza horrek emaniko txostena aztertu ondoan, honako hauek egin beharra ikusi da:
–Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistroan inskribaturik dauden hainbat fitxategi aldatzea, dekretu honen 1. puntuan zehazten den bezala.
–Dekretu honen 2. puntuan adierazten den fitxategiari baja ematea.
–Baditugu datu pertsonalen tratamenduak, erregularizatu eta erregistratu gabe Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarriarekin bat. Horren kariaz, indarrean jarri behar dira I. eranskineko fitxategiak.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,
EBATZI DUT:
1. Aldaketa egitea jarraian ematen diren fitxategietan. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean jadanik inskribaturik daude, aldaketaz ondotik egiten den oharraren arabera. Hona hemen:
–Izena: Aparkatzeko txartelen fitxategia, kodea: 2072620358.
- Segurtasun maila: oinarrizkoa, osasun arloko datuak biltzen dira betebehar publikoa bete dadin. (1720/2007 Errege Dekretua, 81.6 artikulua).
–Izena: Udal enplegatuen fitxategia, kodea: 2070890629.
- Segurtasun maila: ertaina; osasun mailako datuak biltzen dira betebehar publikoa bete dadin. (1720/2007 Errege Dekretua, 81.6 artikulua).
- Datuen tratamenduaren xedea: langileen kudeaketa, espediente pertsonalaren kudeaketa, langileen hautapena, nominen prestaketa, langileen prestakuntza, ordutegiaren kontrola, lan arriskuen prebentzioa, enplegu poltsan dauden lagunen zerrenda.
–Izena: Hezkuntza eta kirol programen fitxategia, kodea: 2072620356.
- Helburua: izen ematea eta kontrola kirol eta kultur jardueretan, eta bazkide gisa izen emateko Gazteriaren Etxean eta horren karneta luzatzeko.
–Izena: Haur eskolaren fitxategia, kodea: 2072620353.
- Datuen komunikazioa:
- Nafarroako Gobernuari, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa.
- Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari (CREENA), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.
- Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:
- Bereizgarriak:
- Izen-deiturak.
- N.A.N.
- Posta helbidea.
- Telefono finkoa eta sakelakoa.
- Ahotsa/Irudia.
- Osasun txartela.
- Ezaugarri pertsonalak:
- Familiaren datuak.
- Jaioteguna.
- Bereziki babestuak:
- Osasuna.
- Ekonomiko finantzarioak:
- Diru-sarrerak/errentak.
- Bankuko datuak.
2. Hauei baja ematea:
a) Musika eskolako ikasleen fitxategia, kodea: 2072620352. Fitxategiaren arduraduna: Altsasuko Udaleko Musika eta Dantza Patronatua.
b) Pertsonen fitxategi orokorra, kodea: 2072620353. Haren datuak fitxategi berri hauetan tratatuko dira: Sarrera-irteera, Diru-bilketaren kudeaketa, Katastroa, Udal lizentziak eta Kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa.
3. Ondotik ematen diren fitxategi berriak indarrean jartzea. Haietan datu pertsonalak bildu eta prozesatzen dira. Hona hemen:
Fitxategiaren izena |
Diru-bilketa kudeatzeko fitxategia |
Sarrera-irteeren erregistroaren fitxategia |
Katastroa kudeatzeko fitxategia |
Kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoaren fitxategia |
Udal lizentziak kudeatzeko fitxategia |
Elkarteen fitxategia |
Sarreren salmentaren fitxategia |
Etxegabeen erregistroaren fitxategia |
Aire konprimituko armak kontrolatzeko fitxategia |
Arriskugarri gerta daitezkeen animalien fitxategia |
Kamioiendako aparkatze txartelen fitxategia |
Gaztigu, kexa eta iradokizunen fitxategia |
I. ERANSKINA
Fitxategien deskribapena
DIRU-BILKETA KUDEATZEKO FITXATEGIA |
Deskribapena | Fitxategi mistoa, non aipatzen baitira udal ordainarazpenen elementuak |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Borondatezko epean nahiz premiamendu bidez kobratzen diren udal zergen eta tasen kudeaketa |
Ukituak | Zerga ordaindu beharrean dauden pertsonak ondasunen titularrak izateagatik, merkataritzako jarduera batean aritzeagatik, ondasun bat eskualdatzeagatik, pasabideen titularrak izateagatik edo epaitzak nahiz herrilurretako loteak esleitzeagatik |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek edo haien legezko ordezkariek, nahiz beste erakunde publiko batzuek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Paperezko inprimakiak, faxa, posta |
Datuen komunikazioa | –Nafarroako Gobernuari: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra –Gizarte Segurantzari: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra –Tributuak biltzen dituzten bestelako administrazio publikoei: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
Sinadura edo hatz-marka digitala |
GIZARTE INGURUABARRAK |
Jabetzak/ondasunak |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Bankuko datuak |
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK |
Negozioko jarduerak |
Merkataritzako lizentziak |
TRANSAKZIOAK |
Harturiko ondasun eta zerbitzuak |
SARRERA ETA IRTEEREN ERREGISTROAREN FITXATEGIA |
Deskribapena | Sarrera eta irteeren fitxategi mistoa |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Agirien sarrera eta irteeren erregistroa. |
Ukituak | Toki entitatearekin administratiboki ikusteko duten pertsona guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta ordezkariek emanda, erregistro publikoetatik eta beste administrazio publikoetatik |
Bilketan erabilitako euskarria | Paperezko euskarria, elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Ez daude aurreikusita |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusita |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
KATASTROA KUDEATZEKO FITXATEGIA |
Deskribapena | Fitxategi mistoa, non aipatzen baitira udal mugapean dauden eraikitako edo eraiki gabeko ondasun higiezin guztiak |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Kontribuzioa eta gainbalioaren zerga likidatzea; lur-ondasunen erregistroa mantentzea; ondasunaren balioa, haren titularra eta berari dagozkion beste inguruabar batzuk jakitea |
Ukituak | Udal mugapean ondasun higiezinen titularrak diren pertsona fisikoak |
Datuak nola biltzen diren | Ondasunaren titulartasuna ziurtatzen duen agiria |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Agirien fotokopia |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurraldearen Aberastasunari: Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea, 27.8 artikulua |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
Sinadura edo hatz-marka digitala |
GIZARTE INGURUABARRAK |
Jabetzak/ondasunak |
KUDEAKETA EKONOMIKO ETA KONTABILITATEKOAREN FITXATEGIA |
Deskribapena | Fitxategi mistoa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekorako informazioa biltzen duena |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekorako fitxategia |
Ukituak | Toki entitatearekin administratiboki ikusteko duten pertsona guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta ordezkariek emanda, erregistro publikoetatik eta beste administrazio publikoetatik |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Paperezko euskarria, elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Legea |
Nafarroako Gobernuari | –Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea |
Gizarte Segurantzari | –1/1994 LED, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra –Katastroko datuak: 24/2001 Legea, Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurriei buruzkoa |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusita |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: toki entitatearen udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Bankuko datuak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Irudia |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Bankuko datuak |
UDAL LIZENTZIEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Fitxategi mistoa, obretako, lizentzietako eta hirigintzako espedienteei buruzkoa |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Obra eskaerari eta kontzesioei, jarduera lizentziei eta hirigintzako jarduerei dagozkien datuak biltzeko fitxategia |
Ukituak | Bizilagunak, herritarrak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek edo legezko ordezkariek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Bete beharreko inprimakiak |
Datuen komunikazioa | –Nafarroako Gobernuari: 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa –35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
Sinadura edo hatz-marka digitala |
GIZARTE INGURUABARRAK |
Jabetzak/ondasunak |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Bankuko datuak |
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK |
Negozioko jarduerak |
Merkataritzako lizentziak |
ELKARTEEN ERREGISTROAREN FITXATEGIA |
Deskribapena | Fitxategi mistoa, elkarteak erregistratzeko |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Udalerrian diren elkarteen erregistroa izatea |
Ukituak | Elkarteak ordezkatzen dituzten pertsonak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda |
Bilketan erabilitako euskarria | Datuak biltzeko paperezko inprimakiak |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: toki entitatearen udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Posta helbidea eta helbide elektronikoa |
Telefonoa |
SARREREN SALMENTAREN FITXATEGIA |
Deskribapena | Sarreren salmentaren fitxategia |
Tratamendu sistema | Automatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Sarreren on line salmenta erraztea, Udalak antolatzen dituen ikuskizunetara joateko |
Ukituak | Sarreren on line salmenta erabiltzen duten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanda |
Bilketan erabilitako euskarria | Inprimaki elektronikoa |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusita |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: toki entitatearen bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa |
ETXEGABEEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Herrian etxegabe daudenen fitxategi informatizatua |
Tratamendu sistema | Fitxategi informatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Etxegabeei ematen zaizkien prestazioen kontrola egiteko aukera ematen du, Etxegabeendako laguntza arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraikiz |
Ukituak | Etxegabeak izateagatik laguntzaren bat eskatzen duten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Ahozko elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Ez daude aurreikusita |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusita |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: toki entitateko udaltzaingoaren bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
Jaioteguna |
AIRE KONPRIMITUKO ARMAK KONTROLATZEKO FITXATEGIA |
Deskribapena | Aire konprimituko karabinak edukitzeko baimenen eskuzko fitxategi egituratua |
Tratamendu sistema | Eskuzko fitxategi egituratua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Aire konprimituko karabinak edukitzeko baimena duten lagunen kontrola egiteko bidea ematen du |
Ukituak | Aire konprimituko karabinaren jabetza deklaratu duten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Ahozko elkarrizketa, inprimakia |
Datuen komunikazioa | Ez daude aurreikusita |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusita |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: udaltzaingoaren bulegoak. |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa |
GIZARTE INGURUABARRAK |
Jabetzak / ondasunak, aire konprimituko karabina |
ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak erregistratazea eta haien lizentziak tramitatzea, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz. |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Arriskutsuak izan daitezkeen zakurren erregistroa eta kontrola. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio lizentzia eskuratzea |
Ukituak | Animalien jabeak |
Datuak nola biltzen diren | Paperezko inprimakia |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Papera |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernuari, xedapen iragankor bakarra. 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa. |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: toki entitatearen udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
Aseguruaren datuak |
Jaioteguna |
BEREZIKI BABESTUAK |
Osasuna (txosten psikologikoa) (1) |
ARAU-HAUSTEAK |
Administratiboak |
(1) 81-6 artikulua, 1720/2007 Errege Dekretua. |
KAMIOIENDAKO APARKATZE TXARTELEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Kamioien titularrendako aparkatzeko txartelen fitxategi mistoa |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Kamioien titularrek eremu murriztuan aparkatzeko txartelak luzatzea kontrolatzeko bidea ematen du |
Ukituak | Aparkatzeko txartela eskatzen duten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Ahozko elkarrizketa, inprimakia |
Datuen komunikazioa | Ez daude aurreikusita |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusita |
Unitate arduradunak | Udaltzaingoa |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: udaltzaingoaren bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa |
GIZARTE INGURUABARRAK |
Jabetzak / ondasunak, ibilgailuaren matrikula |
GAZTIGU, KEXA, IRADOKIZUN ETA HITZORDUEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Gaztigu, kexa, iradokizun eta hitzorduen fitxategia |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Fitxategiaren xedea da gaztigu, kexa eta iradokizunak eta teknikari eta zinegotziekiko hitzorduak jasotzea |
Ukituak | Udalari jakingarriak eman edo eskatzen dizkioten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa eskutan utzita |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Telefonoko solasaldia |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusita |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: toki entitatea, udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
Helbidea |
Telefonoa |
Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).
Administrazioaren egintza honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Altsasun, 2014ko otsailaren 17an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1402504