48. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA)”.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2014ko otsailaren 24ko 13:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: “Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra” (“SEPNA”). Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Aldaketaren aktaren lehenengo bi sinatzaileak honako hauek dira: Laura Sanzol Olleta andrea eta Vicente González Remón jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2014ko otsailaren 28an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1403230