48. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 5ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Orkoiengo KYB Steering Spain, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Orkoiengo KYB Steering Spain, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31004472012000) aztertu da, erregistro honetan 2013ko abuztuaren 20an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (CGC, UGT eta CCOO) 2013ko uztailaren 31n izenpetua eta 2014ko urtarrilaren 24an zuzendua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko otsailaren 5ean.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

AURKEZPENA

Orkoienen, 2013ko urztailaren 31n, KYB Steering Spain, S.A. enpresako zuzendaritzako kideak eta enpresa batzordekoak bilduta, aurrerago aipatzen diren akordioak izenpetu dituzte, 2012ko urtarriletik 2016ko martxora bitarteko lan baldintzak arautuko dituztenak.

Enpresaren ordezkariak: Cristóbal Sáez de Jáuregui Martínez de Guereñu, Joaquín M.ª Saragüeta Goñi, Daniel Montero Moreno eta Álvaro Valgañón Villanueva, lege aholkulariaren moduan.

Enpresa Batzordea: Alfonso Yerro Ochoa, Aitor Hernandorena San Miguel, Eduardo Arellano Zueco, M.ª Pilar Gil Lizarbe, Iker Iragui Romero, Iñigo Murugarren Urroz, Alberto López Hernández, David Ozcoidi Romeo, Juan Pedro Asurabarrena Ran, Fernando M. Salvatierra Pequeño, Igor Goñi Encinas, Oscar Berrio Gómez, Jesús Latorre Leiva.

Halaber, honako hauek bertaratu dira ordezkari sindikal moduan: Fernando J. Jiménez Martínez, Carlos Nuin Urbiola, Eduardo Remiro López, Arturo Galar Goicoechea, Ignacio Abadías Abete.

Bilera 2012ko urtarrilaren 1etik eta 2016ko martxoaren 31ra bitarteko epearen lan baldintzen negoziazioei buruzkoa izan zen eta erabaki hauek hartu ziren, alderdi parte-hartzaileek adierazi ondoren ondoko:

HITZAURREA

Hitzarmen kolektibo hau plantillaren lan harremanak 2012ko urtarriletik aurrera arautzeko esparru berri bat ezarri beharrak eragin du, aurreko hitzarmen indarraldia bukatu baita.

Aintzat hartuta Espainiako zein nazioarteko egungo ingurune ekonomikoaren egoera, beharrezkotzat jotzen da enpresa inguruabar ekonomiko nahiz sozialetara egokitzea, eta horiek nabarmen negatiboak dira.

KYB Steering Spainek egun fabrikatzen duen produktuaren merkatua gero eta txikiagoa da, teknologia berrien sarrera dela eta. Lehiakortasuna hobetu behar da, bai merkatu horretan sarbidea izaten jarraitzeko bai erakargarria izateko inbertsio berrientzat, produktu berriak fabrikatzeko helburuarekin.

Hori dela eta, alderdi sinatzaileek itundutako hitzarmenaren funtsa da soldata kostuak epe ertainean murriztea, ahal den modurik leunenean alderdi sozialarentzat, barneko malgutasun handiagoa lortzea eta enpleguan egonkortasunari heltzeko ezinbesteko borondatea, eta, aldi berean, oinarriak ezartzen ditu elkarri ulertzeko eszenatoki berri bat zehazteko, kontsentsua ardatz duena.

Enpresak bere konpromisoa adierazten du hitzarmena ponpen merkatuan eskari berrien lorpena sustatu eta dinamizatzeko, baita izan daitekeen beste edozein produkturena ere.

Adierazitakoa dela bide, behean izenpetzen dutenek hitzarmen kolektibo honen edukia hitzartu dute:

1.–Eremua eta indarraldia.

–Lurralde eremua:

Hitzarmen honetan jaso diren arauek soilik ukituko dituzte zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean ematen dituzten KYB Steering Spain, S.A.ko langileak.

–Langile eremua:

Hitzarmen kolektibo honetan jaso diren akordioek lotzen dituzte batetik KYB Steering Spain, S.A. enpresa eta bestetik langile guztiak, salbu eta espresuki hitzarmen honetatik kanpo daudenak.

Honako hauek hitzarmenetik kanpokotzat joko dira, ondorioak soilik soldatan dituztela:

  • Departamentuko zuzendariak.
  • Departamentuko buruak.
  • Txandako buruak.
  • Zuzendaritzako idazkariak.
  • Langile teknikoak, baldin eta enpresan esperientziarik gabe sartu badira eta bi urteko antzinatasuna badute, lanean emaitza onak emanik.

–Indarraldia:

Enpresaren hitzarmenak lau urte eta hiru hilabeteko indarraldia izanen du, 2012ko urtarrilaren 1etik 2016ko martxoaren 31ra bitarte, helburua izanik indarraldia enpresak egun erabiltzen dituen urte fiskaletara egokitzea.

Langileen Estatutuaren 86.3. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ulertzen da hitzarmen honen amaiera sinatzen den egunetik beretik iragartzen dela.

Bestalde aurreraeragina 18 hilabetekoa izanen da hitzarmena bukatzen denetik aurrera (2016ko martxoaren 31). Horrek esan nahi du ezen, ondorio guztietarako, hitzarmenaren aplikagarritasunak 2017ko irailaren 30era arte iraunen duela, eta, egun horretan, bertan behera geldituko da, non ez den kontrakoa hitzartzen.

–Batzorde Paritarioa:

Enpresaren ordezkaritzak eta hitzarmen kolektibo hau sinatu duen atal sindikal bakoitzeko ordezkari batek osatuko dute Batzorde Paritarioa, Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 85.2.e) artikuluan ezarria.

2.–Bananketak, bat egiteak eta irenspenak.

Enpresa zuzendaritzak enpresa batzordeari aipatu aferen berri emanen dio behar den denboraz.

3.–Lanaldia.

Industriaren lanaldirako, 2012an izan ezik, urte fiskala hartu beharko da kontuan (urte bakoitzeko apirilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte).

Urte naturaletik urte fiskalera pasatzeko 2013an, beharrezkoa da 2013. urte naturaleko industriaren lanaldiak bat egitea 2013. urte fiskalarekin; hartara, 214 egunekoa izanen da bi kasuetan. Lanaldia ondoko koadro honetan zehazten da:

URTEKO LANALDIA

2012

2013FY

2014FY

2015FY (*)

Egunak

Orduak

Egunak

Orduak

Egunak

Orduak

Egunak

Orduak

Industriaren lanaldia

214

1.658,50

214

1.658,50

214

1.658,50

214

1.658,50

Banakakoa

213

1.650,75

213

1.650,75

213

1.650,75

213

1.650,75

(*) 2015FY ekitaldiaren lanaldiari dagokionez, hura aldatu daiteke, hitzarmen kolektibo honen 6. artikuluan xedatuaren arabera.

Lanaldi industrialaren eta banakakoaren arteko diferentzia egun hau “hautapen libre pertsonalekoa” izanen da eta hurrengo baldintzei jarraiki hartu ahalko da:

a) Apirilaren 1etik martxoaren 31ra bitarteko lanegunak hartzen ahalko dira, hitzarmenaren indarraldiko urteetan.

b) Eskaera 15 egun lehenagotik egin behar da, gutxienez.

c) Eskatutako eguna ematen denean derrigorrez hartu beharko da, eta ezin izanen da aldatu nahiz eta bat egin aldi baterako ezintasun prozesu batekin nahiz erregelamenduzko lizentzia batekin.

d) Egun hori ezin dute aldi berean hartu txandako 4 lagunek baino gehiagok, salbu mantentze lanetako atalekoek, kalitate ikuskatzaileek eta lineako buruek. Hiru kolektibo horietarako, txandako langile kopurua eta txanda motei dagokienez lanpostuaren berezko ezaugarriak direla eta, dagokion egutegiaren egokitzapena adostuko da departamentu bakoitzeko arduradunarekin.

e) Hautatutako eguna agintea duenari jakinaraziko zaio, eta berretsirik aurreko atalean ezarritako kupoa ez dela osatu, une horretantxe emanen zaio baietza eskaerari.

f) Eskaera egin bada eta c) atalekoak ez diren arrazoiengatik ezinezkoa bada eguna hartzea, egun hori ordaindu eginen da. Ordainketa hori ordu arruntaren prezioaren arabera kalkulatu eta hurrengo urteko urtarrileko nominan ordainduko da, aldez aurretik Giza Baliabideen departamentuari jakinaraziz.

4.–Enplegua bermatzea.

1. Enpresak, hitzarmenaren indarraldian, iraungitzeko enplegu erregulazioko espedienteen neurri traumatikoa hartu baino lehen, ahaleginak eginen ditu horrelakoak saihesteko, eteteko enplegu erregulazioko espedienteen bidez.

Hitzarmen honen indarraldian beharrezkoa bada iraungitzeko enplegu erregulazioko espediente bat egitea, hura hitzartuko da hitzarmena negoziatu duen ordezkaritza sindikalarekin. Alderdiek akordiorik lortzen ez badute, eta kontsultaldia bukatuta, Nafarroako Foru Komunitateko industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektibo sektorialaren Batzorde Paritarioak hartuko du esku nahitaez, alderdietako edozeinek eskatuta; horrek ebazpen proposamena egin dezake 7 egun naturaleko epean, gehienez ere, tramitearen eskaera aurkeztu zen egunetik aurrera.

Epea igarota ebazpenaren proposamena eman ez badu aipatutako Batzorde Paritarioak, edo batzordeak akordiorik lortu ez badu, enpresak iraungitzeko neurria aplikatzen ahalko du, ukitutako langileek justizia epaimahaietan bidezkotzat jotzen dituzten ekintzak gauzatzeko eskubidea galarazi gabe.

Hitzarmenaren indarraldian, eta arrazoi objektiboengatik egiten diren kaleratze kolektiboen kasuan, metalaren probintziako hitzarmenaren araubidearen menpe egin diren kontratazio berrikoen lanpostuak izanen dira iraungitzen lehenak.

Hitzarmen hau sinatu dutenek konpromisoa hartzen dute bake sozialari eusteko hitzarmenak indarra duen bitartean.

2. Behin-behineko kontratazioari dagokionez, une bakoitzean indarrean dagoen siderometalurgiako probintziako hitzarmenari jarraituko zaio. Dena den, espezialisten urteko bataz besteko behin-behinekotasuna ez da izanen langile horien guztien %30 baino gehiago. Ehuneko hori kalkulatuko da espezialista langile finko guztien lanaldi teorikoak eta sinatzen ahal diren behin-behineko kontratu guztien lanaldi teorikoak alderaturik. Beraz, hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzean behin-behineko langile espezialista guztien lanaldi teorikoen kopurua langile finko espezialisten urteko lanaldi guztien %30 baino handiagoa bada, horrek ekarriko du besterik gabe langile finkoak kontratatzea edo behin-behinekoa finko bihurtzea, hurrengo eskalari jarraikiz:

%30etik gorako kopurua lanaldi teoriko batetik 214 lanaldi teoriko bitarte baldin bada, langile finko bat. Eta horrela jokatuko da hurrengoetan ere, langileko urteko lanaldi teorikoen tarteetan.

Urte fiskal bakoitzeko apirilean, kalkulatu direnean zenbat diren benetan %30etik gorako lanaldiak, egoki diren kontratuak mugagabe bihurtuko dira.

Kontratatzearen arloan, indarrean dagoen Nafarroako siderometalurgiako hitzarmenak ezarritakoari lotuko zaizkio bi alderdiak.

3. Absentismoan oinarritutako kaleratze objektiboari dagokionez, egungo araudian erregulatutako kasuei (Langileen Estatutuaren 52 d) artikulua) eritasun profesionala erantsiko dio enpresak.

5.–Produktibitatea.

Produktibitate Batzordea mantenduko da, eta horren kide izanen dira enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuetako kideak, bakoitzeko bana, eta beste hainbeste enpresaren ordezkaritzatik. Batzordeak enpresatik kanpoko izendapen libreko bi teknikariren laguntza izaten ahal du (langileak ordezkatzen dituen bata eta enpresa ordezkatuz bestea). Teknikarien laguntza hori bi aldeei jakinarazi beharko zaie, batzordea bildu baino berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez.

Batzorde honen helburu nagusia izanen da ahaleginak egitea ekoizpen unitate bakoitzaren kostua modu jarraituan murritz dadin. Helburu horrek ez du galaraziko hori dena lortzeko inbertsioak egitea, horretarako beharrezkoak diren konponbide teknikoak jarriz.

Enpresa batzordeak eta enpresa zuzendaritzak bat datoz lantegiaren industria zereginen emaitzetan errentagarritasun eta lehiakortasun helburuak lortzeko produktibitateak duen garrantzia azpimarratzerakoan (ekoizpen unitate bakoitzaren kostu gisa ulertuta).

Produktibitate maila hori lortzeko ezinbestekoa izanen da bi aldeek jarrera aktiboa eta arduratsua izatea. Enpresa zuzendaritzak teknikari eta langileen laguntza eskatuko du enpresaren produktibitatea hobetzea galarazten duten oztopo tekniko eta materialak aztertu eta gainditzeko.

Enpresa batzordeari aurreko hilatebetearen ekoizpen eta salmenta datuak emateaz gain, heldu den hilabeterako ekoizpen aurreikuspena emanen zaio ere.

Gainera, sei hilabetetik behin (urtarrilean eta ekainean) urte horretako aurreikuspenaren berri emanen da.

6.–Ordainsariak.

a) Soldata mailak.

I.–Hitzarmen kolektibo honek indarra hartzean enpresaren langileak direnak.

Soldata murrizketa bat ezartzen da, soldata kontzeptu guztietan, ondoko egutegiari jarraituz:

–2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko martxoaren 31ra bitarte: soldata kontzeptu guztiak izoztea.

–2013ko apirilaren 1etik 2014ko martxoaren 31ra bitarte: %3 murriztea soldata kontzeptu guztietan.

–2014ko apirilaren 1etik 2015eko martxoaren 31ra bitarte: %3 murriztea soldata kontzeptu guztietan.

–2015eko apirilaren 1etik 2016ko martxoaren 31ra bitarte: %2,35 murriztea soldata kontzeptu guztietan, edo, hala balegokio, lanaldia 5 egun handitzea eta soldata kontzeptu guztiak izoztea. Aukera egin beharko lukete langileen ordezkari sinatzaileek 2015eko urtarrilaren 31 baino lehenago.

Hitzarmen kolektibo honen 1. eranskinean jasotzen dira hitzarmenaren indarraldiko ekitaldi bakoitzeko soldata taulak.

II.–Hitzarmen kolektibo honek indarra hartu ondoren enpresak kontratatzen dituen langileak.

Hitzarmen kolektibo honek indarra hartu ondoren enpresak kontratatzen dituen langile guztientzat ezartzen dira Nafarroako sektore siderometalurgikoaren hitzarmeneko 1. mailatik 7.era bitarteko soldata baldintzak, unean-unean aplikagarriak direnak.

b) Ordainsari aldagarria.

Ordainsari aldagarri eta finkatu gabe bat bermatzen zaie urtero langile guztiei, oinarritzat hartuta aurre-aurreko ekitaldi fiskalean enpresak, zergen ondoren, izan duen mozkin garbia. Aparteko paga bat izanen da, finkatu gabea, hurrengo urte fiskalean ordainduko dena, kanpoko auditoretzaren behin betiko txostena jaso ondoren, eta kalkulatuta oinarrizko soldataren (Nafarroako industria siderometalurgikorako unean-unean indarra duen hitzarmen kolektibokoa) eta CCA 2012 osagarriaren (geroago zehaztua, c) atalean) batuketaren gaineko portzentajean.

MOZKINEN %, ZERGEN ONDOREN

≥ %4

≥ %5

≥ %6

≥ %7

≥ %8

≥ %9

≥ %10

% KALKULATUA MOZKINEN APARTEKO PAGARAKO

%1

%1,5

%2

%2,5

%3

%4

%5

Zergen ondoko mozkinen portzentajea izanen da enpresak urte fiskalean izan duen mozkina, paga hori emaitzan kontuan izan ondoren, baita ondoriozko zergak ere urte horretan fakturatutako zenbateko osoaren gainean.

Aparteko pagarako kalkuluaren portzentajea oinarrizko soldataren (Nafarroako industria siderometalurgikorako unean-unean indarra duen hitzarmen kolektibokoa) eta CCA 2012 osagarriaren (geroago zehaztua, c) atalean) batuketari aplikatzen zaio. Hau da, urteko gordina da, KSSren egungo hitzarmen kolektiboan islatua, 6. artikuluan.

c) Nominaren arrazionalizazioa.

KYB Steering Spain, S.A.ko langileek lan egindako denboraren arabera ordainduko diren eta hitzarmen kolektibo honen 1. eranskinean soldata maila bakoitzerako zenbatekoekin ezartzen diren hamasei ordainsari jasoko dituzte (hamabi arrunt eta lau aparteko).

Aparteko lau ordainsariak hilabete baino gehiagoko mugaegun kontzeptuei erantzuten dienez, hauetako bakoitzari dagokion epea eta jasotzeko data honako hauek dira:

–Udako eta Eguberrietako aparteko pagak:

Udako ordainsaria ekaineko nominaren aurrerakinarekin batera ordainduko da, eta eguberrietakoa abenduak 15 baino lehen. Kontatuko diren epeak urtearen lehenengo eta bigarren sehileko naturalak izanen dira.

–Martxoko eta iraileko aparteko pagak:

Martxoko eta iraileko lehen hamabostaldian ordainduko dira, hurrenez hurren, eta kontatuko den epea urte naturala izanen da (urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte).

Aldi zehatz baterako edozein kontratu mota duten langileendako, bi ordainsari horiek kalkulatzeko kontratuaren mugaeguna izanen da kontatu beharreko aldiaren azken eguna.

Hitzarmen kolektibo honen 1. eranskineko taulak soldataren banaketa berrira egokituko dira, zein honako hauek osatuko baitute: oinarrizko soldata, Nafarroako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren parekoa, eta soldata osagarri bat, ezin izanen dena xurgatu, konpentsatu, kotizagarria edo birbaloratu daitekeena, hala balegokio, eta soldata osoa berdindu arte izanen dena hitzarmen honek indarra hartu aurreko kontratua duten langileentzat. Osagarri hori 2012tik aurreko kontratazioen osagarria izanen da (CCA 2012).

Hitzarmen honen indarraldian lanpostuaren lan-baldintzen funtsezko aldaketaren neurri kolektiboa hartu behar bada, soldatari dagokionez, aurreko paragrafoko soldata osagarriari dagokion zatian, hura hitzarmena negoziatu duen ordezkaritza sindikalarekin adostu beharko da.

Hitzarmen honen indarraldian lanpostuaren lan-baldintzen funtsezko aldaketaren neurri kolektiboa hartu behar bada, soldatari dagokionez, hura hitzarmena negoziatu duen ordezkaritza sindikalarekin adostu beharko da. Alderdiek adostasunik lortzen ez badute, legearen aginduz aplikatu beharko da Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan xedatutako prozedura.

7. –Gaueko lanaren plusa.

URTEA

EURO/ORDUKO

2012

3,41

2013FY

3,31

2014FY

3,21

2015FY

3,13

3,21

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

Gaueko lanaldia: 22:00etatik 06:00era doan denbora tartea hartuko da gaueko lanalditzat.

8.–Prestakuntza.

Enpresa zuzendaritzak egiten dituen prestakuntza planetan enpresa batzordeak parte hartu beharko du, eta horretarako batzorde paritarioa osatu beharko da, erabakiak hartuko dituena.

Prestakuntza urtero planifikatuko da, eta planifikazio horri jarraituz gauzatuko da, hori guztia une bakoitzean indarra duen araudiarekin bat.

Lanpostuko berariazko prestakuntzari eskainitako denbora, edo prestakuntza batzordeak beharrezkotzat jotzen duena, lan-ordutegian eginen da, bestela, langileak aukeratuko atseden denboran konpentsatuko da.

9.–Borondatezko eszedentziak.

Gutxienez urte bateko antzinatasuna duten langileek eskatu ahalko dute eszedentzia, berau bukatzerakoan itzulera automatikoarekin. Eszedentzia hartzeak ez du antzinatasuna galtzea ekarriko, gutxienez hilabeteko eta gehienez hamabi hilabeteko epe baterako, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak edota Nafarroako Gobernuak ofizialki onartutako ikasketak badira, beti ere:

1. Eskatzaileak urtebetetik gorako antzinatasuna egiaztatzen badu.

2. Eszedentzia bitartean, eskatzailea ezin izanen da inola ere aritu beste enpresa edo entitatearen soldatapean.

3. Eskatzaileak, eszedentzia amaitu baino gutxienez astebete lehenago jakinarazi beharko du lanean berriro hasi nahi duela.

Eszedentzia bi hilabete baino gehiagorako eskatzen bada, baina berau eskatzearen zioa desagertzen bada, eskatzailea bere lanpostura itzuli ahalko da, eskatutako epea bukatu baino lehen, beti ere artikulu honen 2) puntua betetzen bada.

Eszedentzia bi hilabete baino gutxiagorako eskatzen bada eta berau eskatzearen zioa desagertzen bada, eskatzaileak eszedentzialdia agortu beharko du eta artikulu honen 2) puntuan ezarritakoa bete.

10.–Amatasunaren babesa.

1. Haurdun dauden langileak gaueko lanalditik salbuetsiak egonen dira, hala nahi izanez gero. Onura hau ez zaie aplikatuko larunbata eta igandeetan, jaiegun ofizial edo itunduetan eta lanaldi osoan ari diren langileen oporrak lan egiteko kontratatu diren emakume haurdunei. Hau guztia lanaren antolaketa soilik gaueko lanaldi bidez zerbitzuak emanez egiten denean, goizeko edo arratsaldeko lanaldietan aritzea ezinezkoa baita, horrelakorik ez baitago.

2. Beti ere langile onuradunak bularra emateko eskubidearen ordez lanaldia ordu erdiz murriztea erabakitzen badu, helburu berarekin, 37.4. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat, murrizketa behin batean erabiltzeko metatu ahalko da, eskaera egiten den unetik eta seme-alabak bederatzi hilabete bete arte.

3. Lanaldia adingabeak zaintzeko murrizteari dagokionez, enpresak lanaldia murrizteko aukera eman diezaieke 8 urtetik gora eta 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten langileei, enpresaren beharrak aztertu ondoren, eta horren arabera erabakiz. Hori bera aplikatuko da lanaldi murriztu horren ordutegia hautatzeko.

11.–Aparteko lana.

Enplegu sorrera lagunduko duen gizarte politika bidezkoa sustatze aldera, ahalik eta aparteko ordu gutxien egitea erabaki da, produkzioak, zerbitzuaren beharrak edo antolaketak horretarako aukera ematen duten heinean.

1. Aparteko orduak astelehenetik ostiralera.

Aparteko orduak ondoko koadroari jarraituz ordainduko dira kasuan kasuko ekitaldi bakoitzean:

URTEA

EURO/ORDUKO

2012

21,00

2013FY

20,37

2014FY

19,76

2015FY

19,29

19,76

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

Langileak konpentsaziozko atsedenaldia aukeratzen badu, berriz, honakoa izanen da: ordu eta erdiko atsedenaldia aparteko ordu bakoitzeko. Konpentsaziozko atsedenaldia, aldiz, egindako orduak metatu eginen dira lanaldi oso bat bete arte, atsedenaldia hartu ahal izateko.

2. Jaiegun plusa larunbata, igande eta jaiegun ofizialetan.

Larunbata, igande eta jaiegun ofizialetako aparteko lanaldiak konpentsatzeko bi aukera ezartzen dira:

a) Konpentsatzeko atsedenaldirako egun bat (plus hau ordaintzeko, gutxienez 4 orduko lanaldia izan behar da), eta plus bat, ondoko koadroaren araberakoa:

URTEA

EURO/EGUNEKO

2012

96,00

2013FY

93,12

2014FY

90,33

2015FY

88,20

90,33

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

b) Edo aparteko ordu bakoitzeko:

URTEA

EURO/ORDUKO

2012

24,00

2013FY

23,28

2014FY

22,58

2015FY

22,05

22,58

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

12.–Antzinatasuna.

Antzinatasuna hirurtekoa betetzen den hilabetean sorraraziko da, eta ondoko urteetako hilabete berean, hirurteko bakoitzeko ondoan zehazten den zenbateko ordainduko da:

URTEA

EURO/URTEKO
HIRURTEKOAN

2012

216,12

2013FY

209,64

2014FY

203,35

2015FY

198,57

203,35

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

2013ko apirilaren 1ean, soldata kontzeptu hori 4 hirurtekora mugatzen da gehienez. Edonola ere, 4 hirurtekoko muga gainditu ez duten langileek jarraituko dute antzinatasuna handitzen muga hori bete arte.

2013FY ekitaldian, erregularizatuko da kobratutakoaren eta sorrarazitakoaren arteko aldea (langilea enpresan hasi zen eguna betetzen duen hilabetera arte) bi kontzeptuongatik: 5. hirurtekoa betetzeagatik edo %3ko murrizketagatik 2012tik 2013FYra pasata.

Dena den, enpresak kontratua bukatu duten 4. txandapeko sisteman lan egindako langileei, ondoren astelehenetik ostiralera asteburu, jaiegun eta langileen oporretan lanaldi partzialerako kontratatutako langileen antzinatasuna onartzeko konpromisoa hartu du. Aipatu antzinatasuna asteburukoaren hurrengo kontratuaren alta egunekoa da.

Alde horretatik, 2002ko maiatzaren 11tik aitzina kontratua bertan behera utzi zitzaien langileei eta 2002-2003 urteetarako enpresa hitzarmenaren 4 b) artikuluan ezarritakoaren arabera, lanera itzuli baziren, ondorio guztietara kontratu hauek bukatu baino lehen zuten antzinatasuna onartuko zaie.

13.–Tenperaturak fabrikan.

Fabrikaren atal batean tenperatura 29ºC-tik gorakoa denean bertako langileek atsedenaldia eguneko 30 minutuetan luzatzeko eskubidea izanen dute, tenperatura hori gainditzen den lanaldian. Aurreko guztia gorabehera, muntaketa, azpimuntaketa eta familia kabinetan, edo etorkizunean kabinekin itxiko diren postuetan modu jarraituan lanean ari diren langileek izanen dute aipatu atsedenaldia hartzeko eskubidea, tenperatura 28ºC-tik gorakoa denean.

Nolanahi ere, egungo prozeduran, edo ondoren, modu adostuan ezarritakoari lotuko zaio.

Orobat, tenperaturak hobetzeko konpromisoa hartzen du enpresak.

14.–Enpresa batzordearen orduak.

Momentu bakoitzerako enpresa batzordeak dituen orduak, L.E.ren 68e artikuluan ezarritakoarekin bat, bi hilabetetarako gorde ahalko dira, taldeka, horrela kideetako batek (ordezkari sindikala barne) aipatu artikuluan ezarritako baina orduren bat gehiago beharko balu, beste norbaitek erabili ez dituen orduekin konpentsatu ahalko dira.

Talde bakoitzeko kideen ordu kopurua guztira ez da inolaz ere kide bakoitzari emandako orduak baino gehiago izanen.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, kreditu hori erabili nahi bada, nagusi hurrenari jakinaraziko zaio garaiz, modu honetan programazioaren beharrak asetzeko.

15. artikulua.–Sustapenak eta maila igoerak.

Enpresak iragarki oholen bidez emanen du enpresako langileek sustapenean betetzen ahal dituzten lanpostu hutsei buruzko informazioa eta langile interesdunen artean halako lanpostua betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen proba teorikoak eta praktikoak eginen ditu, iragarritako lanpostua betetzeko aski gaitasuna duten ebazteko.

Lanpostu bat gora egiteko sistemaren bidez betetzeko irizpide orokorra izanen da horretan aritzeko eskatzen diren gaitasunak frogatzea.. Lanpostua betetzeko probak dagokion departamentuak ezarriko ditu.

Interesdunen artean aski gaitasunik inork erakutsiko ez balu, enpresatik kanpo eginen da kontratazioa.

Langilea maila goragoko lanbide talde batean aritzen bada, hitzarmen honen 31. artikuluan mugigarritasun funtzionalari buruz xedatuari jarraituko zaio.

Prozesuan zehar langileen ordezkarien iritzia kontuan hartuko da.

16.–Laneko jantziak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek beren lanak modu egokian egiteko laneko jantziak izanen dituzte. Jantziak ikuzi eta zaintzea enpresaren kontura egonen da.

17.–Garraioa.

Garraio poltsa sortuko da eta Aste Santuko astea baino lehen ordainduko da. Poltsa hau, urteko mugaegunekoa, urtearen araberakoa izanen da. Hauek izanen dira zenbatekoak:

URTEA

EURO/HILEAN

2012

260,03

2013FY

252,23

2014FY

244,66

2015FY

238,91

244,66

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

18.–Atsedenaldiak.

Hitzarmen honen indarraldian, tailerreko langileek 3 atsedenaldi izanen dituzten lan txanda bakoitzean, ondoko koadroari jarraikiz:

URTEA

LEHENENGO
ATSEDENALDIA

BIGARREN
ATSEDENALDIA

HIRUGARREN
ATSEDENALDIA

2012

10 min.

20 min.

15 min.

2013FY

10 min.

20 min.

15 min.

2014FY

10 min.

20 min.

10 min.

2015FY

10 min.

20 min.

10 min.

19.–Oporrak.

Hitzarmenaren indarraldiko opor ofizialak enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren artean zehaztuko dira, bi aldeak ados jarrita, ohiko irizpideei jarraiki,uztaila eta abuztuko hilabeteak eta eguberrietan zehar.

Urte bakoitzeko egutegian, oporretarako data zehatzak ezarriko dira:

–“V” batez, araudi indardunaren arabera oporraldia osatzen duten 30 egunak.

–“X” batez, apirilaren 1etik martxoaren 31ra bitarteko epean egun naturalei ekitaldi bakoitzari dagokion industriaren lanaldia (oporraldietako 30 egunez aparte) kentzearen ondoriozko egunak.

Oporraldi orokorrean aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileek beste oporraldi bat hartzeko eskubidea izanen dute, oporren ondoren edo senda agiri medikoa eskuratuta, azken hau oporraldia bukatzerakoan ematen bada, baina beti ere langilea aldi baterako ezintasunean izan den egun natural kopuru berdinerako.

Martxoan zehar epe bat irekiko da oporraldia osorik hartu ez duten langileek idatziz enpresari eskaera egiteko egun hauek beste egun batzuengandik aldatzeko. Lan-koadranteak ixtea enpresaren kontu izanen da. Nolanahi ere, enpresaren produkzio beharren arabera eginen zaie men arestiko eskaerei.

Hitzarmen kolektibo honek indarra hartu aurretik kontratatzen diren pertsonen kasuan, ondoko soldata kontzeptuen arabera ordainduko dira oporrak: Nafarroako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren pareko oinarrizko soldata gehi 2012tik aurreko kontratazioen soldata osagarria (CCA 2012), hitzarmen honen 6. artikuluan soldata maila bakoitzerako aurreikusten diren zenbatekoak dituela.

Hitzarmen kolektibo honek indarra hartu ondotik kontratatzen diren pertsonen kasuan, Nafarroako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren arabera ordainduko dira oporrak.

2004ko urtarrilaren 22ko Auzitegi Gorenaren epaiarekin bat, neurri batean edo osorik gaueko lanaldian aritzen diren langileen oporren kalkulua egiteko, opor aurreko hiru hilabeteetan egindako orduen batez bestekoa gehituko da.

Enpresan oporraldi bakarra ez dagoenez eta arestian aipatutako kalkulua egiteko zailtasunak direla eta, urte bakoitzeko uztaila hartuko da opor hilabete gisa ondorio administratiboetarako, langile bakoitzaren opor errealak zeintzuk izan diren kontuan hartu gabe, oporren ordainsaria kalkulatzeko, gaueko lanaren kontzeptuaren barrenean apirilean, maiatzaren eta ekainean lorturiko batez bestekoa aintzat hartuko da.

Batez besteko honen kalkulu zehatza egiteko apirileko, maiatzeko eta ekaineko gaueko lanaren plusa 90 egunen artean banatuko da eta lortutako emaitza 30engatik biderkatuko da, edo dagokion kasuko zati proportzionalagatik.

Zenbateko hau jasotzerakoan, oporretan gaueko lanaren plusa jasotzeko zein hilabete behar den kontuan hartzeari buruzko edozein erreklamazio espresuki baztertzen da, bi alderdiek, ados jarririk, apirila, maiatza eta ekaina ezartzen baitituzte kontzeptu hau kalkulatzeko hilabete baliozko gisa.

20.–Enpresaren diru-ekarpen osagarriak, aldi baterako ezintasuna dagoenean.

–Laneko istripua edo lanbide eritasuna.

Bi kasu horietan, zein txandan aritzen den alde batera utzita, enpresak bajako lehenbiziko egunetik osatuko du langilearen ordainsaria (urtebeteko epean, beste sei hilabete gehiago luza daitekeena), betiere aldi baterako ezintasuna urtebete baino gehiago luzatzen bada, 6. artikuluan ezarritako lansari osoa arte, gehi azken hiru hilabeteetako gaueko lanaren batez bestekoa, gehi joan den urteko jaiegunen plusaren batez bestekoa.

–Eritasun arrunta eta lanetik kanpoko istripua.

Bi kasu hauetan, zuzendaritzak eta langileen batzordeak hitzarmena adostu dute gehienez 18 hilabeteetako epean lansari osagarriak jasotzeko, xehetasun hauekin:

a) Enpresaren kargurako osagarriak kobratzen hasteko data aldi baterako ezintasunaren hasierako eguna izanen da.

Enpresak ordaindu beharreko zenbatekoak Gizarte Segurantzaren babesa osatzea xede dutenez, egun Gizarte Segurantzaren kargura dauden gehieneko mugak eta epeak Gizarte Segurantzak berak handitu edo txikitzen baldin baditu, enpresaren kargura dauden osagarriek ere aldaketa berberak izanen dituzte.

Enpresaren kargurako osagarria deituko diogu soldata maila bakoitzerako 6. artikuluan ezartzen diren ordainketen eta Gizarte Segurantzak ordaindu beharrekoaren arteko diferentziari.

b) Enpresaren kargurako eguneko osagarria ordainduko da langile zehatzaren banakako absentismoaren portzentajeak ez badu %2 gainditzen, soilik gaixotasun arruntak eta lanez kanpoko istripuak kontuan izanik.

c) Hurrengo hilabetetik aurrerako hirurogei egun baino gehiagoko lanerako ezintasun duten langileek 61. egunetik aurrera aipatu osagarria jasoko dute, banakako absentismoaren portzentajea alde batera utzita.

Absentismoaren maila %2an edo handik behera mantendu nahian, eta, era horretan aurreko paragrafoan aipatzen den osagarria eskuratu ahal izateko, kanpoko fisioterapeutaren zerbitzua ezartzen da hala eskatzen duten langileentzat, baldin eta, enpresako sendagilearen frogagiria eta azterketa egin ondoren, gisa horretako tratamendua ezartzen bazaie. Zerbitzu horretan, enpresak ordainduko du kostu osoaren %50, eta gainerako %50 haren onuradunak, zerbitzua jasotzen den unean.

d) Erregulazio honen xede diren ordainsariak jasotzeko eskubidea izateko, langileak baldintza hauek bete behar ditu:

–Gertaera izan den lanegun berean telefono bidez langileriaren departamentura deitu beharko du.

–Baja-agiri ofizialaren kopia, osasun zerbitzu publiko bateko medikuak emana, aurkeztuko du langileriaren departamentuan ondorengo berrogeita zortzi orduen barnean.

–Ezintasun prozesuaren laugarren egunean, eta astero, berrespenaren agiria aurkeztuko du enpresan.

–Enpresak izendatzen duen medikuaren hitzorduetara joatea, bere osasun egoera dela-eta joaterik baldin badu.

–Arau hauetako edozeini nahiz arlo hau erregulatzeko ematen direnei iruzur eginez gero edo men egiten ez bazaie, hemen finkatutako onurak kentzen ahalko dira gehienez sei hilabetez, kasu bakoitzean ezar litezkeen arauzko zehapenak galarazi gabe.

e) Amatasuneko bajak ez dira kontuan hartuko absentismo portzentajea kalkulatzerakoan.

Hilero, enpresak kasuan kasuko absentismo indizea emanen die Enpresa Batzordeko kideei (hitzarmen hau sinatu badute), haren eboluzioa eta arrazoiak aztertzeko.

21.–Lizentziak.

A. Ordainduak.

Nafarroako Industria Siderometalurgikorako hitzarmenean xedatutakoari jarraituko zaio. Hala ere, hurrengo hauek jarri dira ere:

a) Semeen edo alaben, lehengusu-lehengusina propioen eta iloba propioen bataioagatik edo lehenbiziko jaunartzea, egun natural bat.

b) Osaba-izeba propioen, lehengusu-lehengusina propioen eta haien ezkontideen heriotza, egun natural bat,

c) Ezkontidearen eta seme-alaben heriotza, 10 egun natural.

d) Kirurgiak ospitaleratzerik ekartzen ez duenean, lizentzia egun batekoa izanen da, sendagilearen aginduz atsedenaldia hartu behar bada etxean, hori baita Nafarroako Industria Siderometalurgikorako hitzarmenean xedatua.

e) Seme-alaben jaiotza zesarearen bidezkoa bada: 6 egun natural; jaiotzatik aurrera 4 egun natural hartuko dira eta langileak aukeratuko du noiz hartu beste 2 egunak, jaiotzatik hasita 15 eguneko epearen barnean.

Nafarroatik kanpo ematen diren lizentzia guztiak, Industria Siderometalurgikorako hitzarmenean espresuki agertzen direnak izan ezik, beste egun batez luzatuko eta ondoren hartuko dira.

Artikulu honetan xedatutako lizentziak, ezkontza-lizentzia izan ezik, langilearekin bikote egonkor gisa bizi diren eta beren udalaren ziurtagiriaren bidez egoera hori egiaztatzen duten pertsonei ere aplikatuko zaizkie. Bizitokian horrelako erregistrorik ez badago, gertaera eragilearen eguna baino urtebete lehenagotik bederen langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi direla egiaztatzeko, bizitokiko udalaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Enpresa jakitun da kasu batzuetan justifikatzeko agiriak lortzea zaila dela eta baita, sarritan sobera argiak ez direla ere. Hortaz, langileak bertaratu ez izanaren arrazoiak azaltzeko formulario bat sortuko da, bere betebeharra egiaztagirietako bakoitza lortzea dela galarazi gabe.

Metalaren hitzarmenaren 35. artikuluko 5. kasuari buruz, hurrengo hau argitu nahi dugu, interpretazioan desadostasunak saiheste aldera: “Gaixotasun Larritzat” behar den moduan egiaztatu edo, gaixotasunak 24 orduko ospitalizazioa beharrezkoa izatea da guretzat.

Indarrik gabe geratzen da Metalaren hitzarmenaren 35.5 artikuluko azkeneko paragrafoa. Hau guztia kontuan hartuta, lizentzia bi egunak ospitaleratzea irauten duen bitartean hartu ahal izanen dira, eta lizentzia eragin duen gertaera ondorengo egunak baliodunak diren edo ez kontuan hartu gabe.

B. Soldatarik gabe.

Justifikaziorik gabeko 3 lizentzia egun emanen dira urtean, soldatarik gabe, legeak xedatzen duen moduan:

–Egun hauetako bakoitza ezin izanen da modu zatituan hartu.

–Eskaera 15 egun lehenagotik egin behar da, gutxienez.

–Egun horiek hartzen ahal dituzten pertsonak ezin dira izan txandako 2 baino gehiago, mantentze atalak, kalitate ikuskatzaileak eta lineako buruak izan ezik. Hiru kolektibo horietarako, txandako langile kopurua eta txanda motei dagokienez lanpostuaren berezko ezaugarriak direla eta, dagokion egutegiaren egokitzapena adostuko da departamentu bakoitzeko arduradunarekin.

–Hartutako eguna kargudunari jakinaraziko zaio, eta aurreko atalean ezarritako kupoa osatu ez bada honek momentu berean aukera dagoela berretsi ondoren eskaerari men eginen dio.

–Aukeran egun horiek berreskuratzen ahal dira, hilabeteko epean. Egunak berreskuratzea aukeratzen bada, berreskurapena gauzatu beharko da.

Ohiz kanpoko kasuetan, beharra edo presa behar bezala egiaztatzen badira, hiru egun baino gehiago eman ahalko dira.

22.–Eskolarako laguntza.

KYB Steering Spain, S.A.-ko langileek hurrengo eskola laguntza izanen dute urtero:

–Laguntza jasotzeko urtean hiru eta hamaika urte bitarteko seme edo alaba bakoitzeko:

URTEA

EURO/URTEAN

2012

180,58

2013FY

175,16

2014FY

169,91

2015FY

165,91

169,91

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

–Laguntza jasotzeko urtean 11 urtetik gorako seme edo alaba bakoitzeko:

URTEA

EURO/URTEAN

2012

205,21

2013FY

199,05

2014FY

193,08

2015FY

188,54

193,08

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

–Ikasketan unibertsitate mailakoak badira laguntzak kopuru hauetan gehituko dira:

URTEA

EURO/URTEAN

2012

410,41

2013FY

398,10

2014FY

386,15

2015FY

377,08

386,15

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

Laguntza hau jasotzeko eskubidea izatea izateko langileak bi baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Urriaren batean enpresan altan egotea.

b) Data horretarako 4 hilabeteko antzinatasuna egiaztatzea, gutxienez.

Ez dute laguntza jasotzeko eskubiderik izanen enpresa baten lanean hasi eta hamasei urte bete dituzten langileen seme-alabek.

Ezkontideek, biak, enpresan arituz gero, laguntza haietako bakar batek jasoko du.

Laguntza honen xede diren ikasketak edozein ikastetxe motan (estatukoa, pribatua, baimendua, onartua...) egiten ahal dira egun osoz.

Ordainketa urriko nominarekin eginen da, horretarako, ustez aipatu laguntza jasotzeko eskubidea duten langileek eskaera aurkeztu beharko dute langileria departamentuan, departamendfutak aurkezten duen inprimakian eta ikasketa zentroko matrikularen egiaztagiria edo fotokopia.

Laguntza hau jasotzeko datuak faltsutzea hutsegite larritzat hartuko da.

23.–Seme-alaba eta ahaide ezinduendako laguntza.

1. Seme edo alaba urritu fisiko edo psikiko bakoitzeko, eta minusbaliotasun mailaren arabera, enpresak hilabetero hurrengo kopuruak ordainduko dizkio langileari:

–Minusbaliotasunaren maila: %60tik %74ra:

URTEA

EURO/URTEAN

2012

215,00

2013FY

208,55

2014FY

202,29

2015FY

197,54

202,29

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

–Minusbaliotasunaren maila: %75etik gora:

URTEA

EURO/URTEAN

2012

259,00

2013FY

251,23

2014FY

243,69

2015FY

237,97

243,69

Lanaldia handitzea hautatzen bada.

Laguntza ez da emanen seme-alabak beste diru-sarrerarik badu (lan pertsonalaren errenta edo errendimenduak, kapital higigarria nahiz higiezina, Gizarte Segurantzaren, Gizarte Ongizatearen edo ongintzako prestazioak), beti ere urteko 10.000 euro gainditzen bada.

2. Bestelako ahaide ezinduak direla eta laguntza hau jasotzeko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

a) Aurreko paragrafoan zehaztuko minusbaliotasun mailetako bat onartua izatea.

b) Ahaidea KYB Steering Spain, S.A.ko langilearen kargura izatea soilik.

Ondorio horretarako ez da langilearen karguko ahaide ezindutzat hartuko eta ez da laguntza emanen ahaideak beste edozein diru-sarrera badu (lan pertsonalaren errenta edo errendimenduak, kapital higigarria nahiz higiezina, Gizarte Segurantzaren, Gizarte Ongizatearen edo ongintzako prestazioak), beti ere urteko 7.000 euro gainditzen badute.

3. 1. eta 2. ataletan aipatzen diren diru-sarreren gehieneko mugak ez dira aplikatuko seme-alabak, edo ahaide ezinduak baliaezintasun handiko mailan ezintasun iraunkorra badute.

Nolanahi ere, aipatu maila ekonomikoetan, enpresak minusbaliotasun mailaren eta diru-sarrerak ez izatearen baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak eskatu ahalko ditu.

24.–Interesik gabeko maileguak.

Enpresak plantillako langile finkoendako interesik gabeko maileguak emateko 120.202,42 euroko fondoa sortuko du.

Fondoa erabilgarritasunaren araberako bi poltsa desberdinetan banatuko da:

A) %30a (36.060,726) hurrengo hauek sortutako gastuak ordaintzeko erabiliko diren maileguetarako:

a) Eskatzailearen ebakuntza kirurgikoa edota Gizarte Segurantzak ordaintzen ez dituen aparatu mediku ortopedikoak ezartzea.

b) Lehenengo edo bigarren mailako odoleko edo ezkontza bidezko ahaideren baten heriotza.

c) Unibertsitate-ikasketen matrikulazioak ordaintzeko kredituak.

B) Gainontzeko %70a (84.141,694) arestiko paragrafoan zerrendatu ez diren bestelako gastuen maileguak ordaintzeko erabiliko da.

Eskatutako kopurua ez da 600 euro baino gutxiago eta 3.000 euro baina gehiago izanen.

Enpresak hileko arrunt bakoitzetik emandako maileguaren hamabirena kenduko du.

Mailegua emateko nahitaezko baldintza izanen da langileak gastuaren xedea eta zenbatekoa hasiera batez justifikatzen duen aurrekontua edo proformako faktura aurkeztea.

Maileguaren zenbatekoa ez da inolaz ere hasiera batez justifikatutakoaren zenbatekoa baino gehiago izanen.

Hilabeteko epean langileak enpresaren aurrean justifikatuko beharko du mailegu gisa emandako kopurua eskaera idazkian azaldutako gastuetarako izan dela.

Arestiko paragrafoan zehaztutako justifikazio ezak edo kopuru horri beste erabilera bat eman izanak, mailegua bertan behera uztea ekarri eta langileak oraindik itzuli gabe dauden kopuruak bueltatu beharko ditu.

Ez da mailegu berririk emanen langileak aldez aurretik emandako mailegua guztiz ordaindu eta itzuli arte. Ezinezkoa izanen da artikulu honetan araututako maileguetatik bi edo gehiago aldi berean hartzea.

Mailegu hauek “diruzkoak ez diren ordainsari” nahiz gauzazko gisa hartzen direnez, zerga nahiz gizarte segurantza arloan indarra duten legezko xedapenen menpe egonen dira.

Eskaerak Giza Baliabideen Departamentuan aurkeztuko dira, horretarako prestatu den inprimaki eta egiaztagiriarekin batera.

25.–Bizi aseguru kolektiboa.

Enpresak beren kargura kontratatuko du bizi eta istripu aseguru kolektiboaren poliza, hurrengo estaldurarekin:

–Heriotza edo erabateko baliaezintasuna izan arte langilea jasotzen ari zen urteko lansari gordinaren -2 urtesari.

–Heriotza gertatu arte langilea jasotzen ari zen urteko lansari gordinaren -2 urtesari gehiago.

Kalte-ordainaren zenbatekoa soldata finkoaren arabera ezarriko da, maila bakoitzerako soldata ezartzen duen 6. artikuluarekin bat.

Polizara atxikitzerakoan, babestutako kasuren batean konpainiak estaldura ukatuko balu, enpresak hitzarmenaren 6. artikuluan ezarritako soldataren urtesariaren kalte-ordain bera ordaindu beharko du.

26.–55 urtetik beherako pertsonendako baliaezintasun osoa.

Enpresak bere kargura kontratatuko du gertaera honi estaldura emanen dion poliza kolektiboa, urteko lansari gordinaren 2 urtesariko kapitalarekin. Azken hau 25. artikuluan aurreikusitako moduan.

Polizara atxikitzerakoan, babestutako kasuren batean konpainiak estaldura ukatuko balu, enpresak hitzarmenaren 6. artikuluan ezarritako soldataren urtesariaren kalte-ordain bera ordaindu beharko du.

27.–Erretiro partziala.

Hitzarmen kolektibo honen indarraldian, enpresak unean-unean gai honi buruz indarra duen araudia aplikatuko du, eta, edonola ere, aurrekaritzat hartuko du, arauak ez badu bestelakorik adierazten, 2013ko martxoaren 27ko akordioa, langileen ordezkari guztiek sinatu zutena. 3. eranskin gisa erantsi da hitzarmen honetan.

Langile erretiratuak urtero eman beharreko zerbitzua enpresak zehazten dituen data edo epeetan eman beharko da, eta beti ere enpresaren beharren arabera.

28.–Hizkuntza normalizazioa.

Hintzarmena indarrean dagoen bitartean enpresak, ahal den neurrian, lantegiko errotuluak euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko konpromisoa hartzen du.

29.–Zenbatzea guztira.

Aurrerantzean, aldaketa ekonomikoak dakartzaten xedapenek eraginkortasuna izanen dute baldin eta, batera hartuta, hitzarmen honen guztizko maila gainditzen badute urtealdietan.

30.–Lanaldiaren banaketa irregularra.

Lanaldi irregularrari dagokionez, alderdiek hitzartu dute egun indarra duen araudian ezarritako %10a 14 lanegunera murriztea. Egun horien banaketak baldintza hauek beteko ditu:

1. Lanaren egun irregularrak zehaztea eta dagokion konpentsazio eguna hartzea, oro har, gutxienez 10 egun lehenago jakinaraziko zaie ukitutako langileei. Saiatuko da, ahal delarik, jaia hartzeko egunak astelehenarekin edo ostiralarekin izaten.

2. Uztaileko, abuztuko eta abenduko oporraldietan, “V” batez egutegian markatutako egunak ez dira, inolaz ere, bi astetik gorakoak izanen erreskadan. Epe horietan, enpresak konpromisoa hartzen du gutxienez hilabete bat lehenago jakinarazteko lanaldiaren banaketa irregularra.

3. “X” batez egutegian markatutako egunez balia daitezke, igandeak eta jaiegun ofizialak izan ezik, lanaldi arruntak balira bezala, urteko lanaldien kopurua ez bada aldatzen, hau da, banaketa irregular horren barnean sartutako lanaldi bakoitza konpentsatzen bada lanik gabeko egun batekin.

4. Lanaldi irregularreko egun horiek larunbatarekin badira, 12 larunbatetara mugatuko dira goizeko txandan; hartara, talde bakoitzak 4 larunbatetan lan eginen du urtean gehienez ere. Kasu horietan, egun irregular horretako ordainsaria Nafarroako metalerako hitzarmenean zehaztutakoaren araberakoa izanen da, esan nahi baita %50 gehiago eguneko soldataren gainetik.

5. 2015FY urtean, alderdi sozialak erabakitzen badu lanaldiak 5 egun gehiago izatea, lanaldi irregularreko egunak 14 lanegunetik 9ra pasatuko dira, eta, horrenbestez, larunbaten gaineko mugaketa 12tik 15era pasatuko da goizeko txandan; halatan, talde bakoitzak 5 larunbatetan eginen du lan urtean gehienez.

31.–Mugigarritasun funtzionala.

Nafarroako Foru Komunitateko sektore siderometalurgikoaren probintziako hitzarmenean jasotako testuari eta beharrei jarraikiz aplikatu daiteke. Edonola ere, eta lanbide talde berean egiten den mugigarritasun funtzionalari dagokionez, pertsona bakoitzak betetzen dituen eginkizunen arabera kobratuko du. Aplikatu beharreko unitatea eguna izanen da. Eguna baino txikiagoa bada, soldataren aldetik handiagoak diren eginkizunei dagokien soldata aplikatuko da.

Lanbide talde beretik kanpo, eta mugigarritasun funtzionala gorakoa denean, lanpostu bakoitzaren araberako prestakuntzako epea pasa ondoren (zuzendaritzak zehaztuko du eta horren berri emanen dio 8. artikuluko Prestakuntza Batzordeari), beharrezko ebaluazioa eginen da. Hori gainditutakoan, egun indarra duen araudiak ezartzen duen epea hasiko da lanpostua lanbide talde berrian finkatzeko. Ebaluazioa gainditu eta biharamunetik aurrera hasiko da langilea lanbide talde berriaren eginkizunei dagokien soldata kobratzen.

32.–Lanbide sailkapena.

Soldaten kostuaren eragina txikiagoa izan dadin produktuaren prezioan, eta, modu horretan, hura lehiakorragoa izan dadin merkatuan, eta, hori dela kausa eskari edo produktu berriak lortzeko, ezartzen den lanbide sailkapenaren sistemak industria metalurgikoaren probintziako hitzarmeneko soldata mailak ditu oinarri. Hartara, hitzarmen kolektibo honek indarra hartu ondoren enpresan sartzen diren pertsonek industria siderometalurgikoaren probintziako hitzarmen kolektiboan zehaztutako ordainsari bera izanen dute, eta, ondorio guztietarako, unean-unean probintziako hitzarmen kolektibo horretan ezartzen den bezala eboluzionatuko da.

Bestalde, eta egungo plantillak hitzarmen honek indarra hartzen duen egunean dauzkan ordainsariei eusteko asmoz (lehengo kategorien sistemaren araberakoak), eta, bidenabar, hitzarmen kolektibo honetan zehaztutako lanbide sailkapen berriarekin bat egiteko asmoz, beharrezkoa da osagarri pertsonal bat aplikatzea langileak egun kobratzen duenean hitzarmen honen 2. eranskineko lanbide sailkapenean ezarritakoa baino zenbateko handiagoa.

2. eranskinean jasotzen da lanbide sailkapenaren sistema.

33.–Berdintasunerako plana.

Indarrean dagoen legeriarekin bat, zehazki Langileen Estatutuaren 85.1 eta 85.2 artikuluarekin bat (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikora egokitzeko egindako aldaketaren ondoren) eta Nafarroako industria siderometalurgikoaren sektorearen hitzarmen kolektibo indardunaren 63. artikuluarekin bat, hitzarmen kolektibo honen 4. eranskinean jasotzen da dagokion berdintasun plana, langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak adostua.

34.–Xedapen iragankorra.

Hitzarmen kolektibo honetan itunduaren ondorioz etorkizunean har daitezkeen neurri guztiek, ondorio ekonomikoak badakartzate hitzarmen honek indarra hartu aurretik, ondorioak 2013ko apirilaren 1era atzeratuko dituzte.

Zenbateko ekonomiko horiek kasuan kasuko ekitaldi bakoitzeko martxoaren 31 baino lehenago erregularizatuko dira.

35.–Xedapen gehigarri bakarra.

Epaitegi eskudunetara jotzeari uko egin gabe, alderdiek erabaki dutenez, hitzarmen kolektibo honen interpretazioan eta aplikazioan sor daitezkeen gatazka kolektiboak ez ezik, baita horren aplikazio eremuko langileengan eta enpresaburuengan eragina izan dezaketen beste guztiak ere, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren menpe jarriko dira aldez aurretik, adiskidetze eta bitartekotza faseetan.

Era berean, adierazten dute ahaleginak eginen dituztela ukituriko aldeak aipatu auzitegiaren prozedura arbitralaren esanetara jar daitezen.

Beraz, artikulu honek balio du alderdiak gatazkak konpontzeko arbitraje-organo horri berariaz atxikitzeko, eraginkortasun osoa duela, eta ondorioz, itunak enpresaburuak, ordezkari sindikalak eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak aipatu organoaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera, epaitegietara jo aitzin. Hartaz, ez da nahitaezkoa alderdien desadostasun edo gatazka bakoitzerako atxikimendu berariazkoa eta banakakoa egitea, arbitrajera lotzeko ez bada, zeina bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu baitute lan hitzarmen honen sinatzaileek.

Era berean, epaitegi eskudunetara jotzeari uko egin gabe, hitzarmen kolektibo honen sinatzaileek hitz eman dute ahaleginak eginen dituztela hitzarmenaren aplikazio eremuko langileen eta enpresaren artean sor daitezkeen banakako gatazkak Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren aurrean Adiskidetze, Bitartekotza eta Arbitraje prozeduren mendean borondatez eta era espresuan jar daitezen, Nafarroako Foru Komunitateko lan gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko Lanbide arteko Akordioaren 2. xedapen gehigarrian adierazten diren gaietan.

36.–Azken xedapena.

Hitzarmen kolektibo honek ezartzen ditu bertan araututako gaietan aplikatu beharreko baldintzak. Enpresako hitzarmen kolektibo honek arautzen ez dituen gaietan, Nafarroako Foru Komunitateko sektore siderometalurgikoaren probintziako hitzarmenean xedatua aplikatuko da, baita Langileen Estatutuan eta unean-unean aplikatu beharreko indarreko araudian xedatua ere.

1. ERANSKINA

2012FY

GUZTIRA HILEAN

EKAINEKO PAGA

IRAILEKO PAGA

ABENDUKO PAGA

MARTXOKO PAGA

GUZTIRA URTEAN

Lantegia

1. maila

1.824,84

1.824,84

1.824,84

1.824,84

1.824,84

29.197,38

2. maila

1.903,73

1.903,73

1.903,73

1.903,73

1.903,73

30.459,64

3. maila

1.987,31

1.987,31

1.987,31

1.987,31

1.987,31

31.796,99

4. maila

2.046,44

2.046,44

2.046,44

2.046,44

2.046,44

32.743,08

Bulegoak

1. maila

1.876,94

1.876,94

1.876,94

1.876,94

1.876,94

30.031,08

2. maila

1.909,75

1.909,75

1.909,75

1.909,75

1.909,75

30.555,93

3. maila

1.943,34

1.943,34

1.943,34

1.943,34

1.943,34

31.093,38

4. maila

1.977,73

1.977,73

1.977,73

1.977,73

1.977,73

31.643,73

5. maila

2.012,96

2.012,96

2.012,96

2.012,96

2.012,96

32.207,30

6. maila

2.049,02

2.049,02

2.049,02

2.049,02

2.049,02

32.784,37

7. maila

2.085,96

2.085,96

2.085,96

2.085,96

2.085,96

33.375,31

8. maila

2.123,78

2.123,78

2.123,78

2.123,78

2.123,78

33.980,43

2013FY

GUZTIRA HILEAN

EKAINEKO PAGA

IRAILEKO PAGA

ABENDUKO PAGA

MARTXOKO PAGA

GUZTIRA URTEAN

Lantegia

1. maila

1.770,09

1.770,09

1.770,09

1.770,09

1.770,09

28.321,45

2. maila

1.846,62

1.846,62

1.846,62

1.846,62

1.846,62

29.545,85

2. maila

1.899,27

1.899,27

1.899,27

1.899,27

1.899,27

30.388,39

3. maila

1.927,69

1.927,69

1.927,69

1.927,69

1.927,69

30.843,08

4. maila

1.985,05

1.985,05

1.985,05

1.985,05

1.985,05

31.760,79

Bulegoak

1. maila

1.820,63

1.820,63

1.820,63

1.820,63

1.820,63

29.130,15

2. maila

1.852,45

1.852,45

1.852,45

1.852,45

1.852,45

29.639,25

3. maila

1.885,04

1.885,04

1.885,04

1.885,04

1.885,04

30.160,57

4. maila

1.918,40

1.918,40

1.918,40

1.918,40

1.918,40

30.694,42

5. maila

1.952,57

1.952,57

1.952,57

1.952,57

1.952,57

31.241,08

6. maila

1.987,55

1.987,55

1.987,55

1.987,55

1.987,55

31.800,84

7. maila

2.023,38

2.023,38

2.023,38

2.023,38

2.023,38

32.374,05

8. maila

2.060,06

2.060,06

2.060,06

2.060,06

2.060,06

32.961,02

2014FY

GUZTIRA HILEAN

EKAINEKO PAGA

IRAILEKO PAGA

ABENDUKO PAGA

MARTXOKO PAGA

GUZTIRA URTEAN

Lantegia

1. maila

1.716,99

1.716,99

1.716,99

1.716,99

1.716,99

27.471,81

2. maila

1.791,22

1.791,22

1.791,22

1.791,22

1.791,22

28.659,48

2. maila

1.808,87

1.808,87

1.808,87

1.808,87

1.808,87

28.941,90

3. maila

1.869,86

1.869,86

1.869,86

1.869,86

1.869,86

29.917,79

4. maila

1.925,50

1.925,50

1.925,50

1.925,50

1.925,50

30.807,96

Bulegoak

1. maila

1.766,02

1.766,02

1.766,02

1.766,02

1.766,02

28.256,24

2. maila

1.796,88

1.796,88

1.796,88

1.796,88

1.796,88

28.750,07

3. maila

1.828,48

1.828,48

1.828,48

1.828,48

1.828,48

29.255,76

4. maila

1.860,85

1.860,85

1.860,85

1.860,85

1.860,85

29.773,58

5. maila

1.893,99

1.893,99

1.893,99

1.893,99

1.893,99

30.303,84

6. maila

1.927,93

1.927,93

1.927,93

1.927,93

1.927,93

30.846,81

7. maila

1.962,68

1.962,68

1.962,68

1.962,68

1.962,68

31.402,83

8. maila

1.998,26

1.998,26

1.998,26

1.998,26

1.998,26

31.972,19

2015FY (FY2015ean -%2,35 bada)

GUZTIRA HILEAN

EKAINEKO PAGA

IRAILEKO PAGA

ABENDUKO PAGA

MARTXOKO PAGA

GUZTIRA URTEAN

Lantegia

1. maila

1.676,64

1.676,64

1.676,64

1.676,64

1.676,64

26.826,22

2. maila

1.749,12

1.749,12

1.749,12

1.749,12

1.749,12

27.985,98

3. maila

1.825,92

1.825,92

1.825,92

1.825,92

1.825,92

29.214,72

4. maila

1.880,25

1.880,25

1.880,25

1.880,25

1.880,25

30.083,98

Bulegoak

1. maila

1.724,51

1.724,51

1.724,51

1.724,51

1.724,51

27.592,22

2. maila

1.754,65

1.754,65

1.754,65

1.754,65

1.754,65

28.074,45

3. maila

1.785,52

1.785,52

1.785,52

1.785,52

1.785,52

28.568,25

4. maila

1.817,12

1.817,12

1.817,12

1.817,12

1.817,12

29.073,90

5. maila

1.849,48

1.849,48

1.849,48

1.849,48

1.849,48

29.591,70

6. maila

1.882,62

1.882,62

1.882,62

1.882,62

1.882,62

30.121,91

7. maila

1.916,55

1.916,55

1.916,55

1.916,55

1.916,55

30.664,86

8. maila

1.951,30

1.951,30

1.951,30

1.951,30

1.951,30

31.220,84

2015FY (FY2015ean -%0 bada)

GUZTIRA HILEAN

EKAINEKO PAGA

IRAILEKO PAGA

ABENDUKO PAGA

MARTXOKO PAGA

GUZTIRA URTEAN

Lantegia

1. maila

1.716,99

1.716,99

1.716,99

1.716,99

1.716,99

27.471,81

2. maila

1.791,22

1.791,22

1.791,22

1.791,22

1.791,22

28.659,48

3. maila

1.869,86

1.869,86

1.869,86

1.869,86

1.869,86

29.917,79

4. maila

1.925,50

1.925,50

1.925,50

1.925,50

1.925,50

30.807,96

Bulegoak

1. maila

1.766,02

1.766,02

1.766,02

1.766,02

1.766,02

28.256,24

2. maila

1.796,88

1.796,88

1.796,88

1.796,88

1.796,88

28.750,07

3. maila

1.828,48

1.828,48

1.828,48

1.828,48

1.828,48

29.255,76

4. maila

1.860,85

1.860,85

1.860,85

1.860,85

1.860,85

29.773,58

5. maila

1.893,99

1.893,99

1.893,99

1.893,99

1.893,99

30.303,84

6. maila

1.927,93

1.927,93

1.927,93

1.927,93

1.927,93

30.846,81

7. maila

1.962,68

1.962,68

1.962,68

1.962,68

1.962,68

31.402,83

8. maila

1.998,26

1.998,26

1.998,26

1.998,26

1.998,26

31.972,19

2. ERANSKINA

LANBIDE TALDEA

LANPOSTUA

SOLDATA MAILA

EGINKIZUNEN ADIBIDEAK

1

LANGILEA:

(Muntaketa, Mekanizazioa, Biltegiak, Hornidurak, Garbiketa, Likidoen kontrola, Azpimuntaketak...)

7. taldea M. H.

(6 hilabetetik behera lanpostuan)

6. taldea M. H. + (CCA 2012)

(6 hilabetetik gora lanpostuan)

=

TAILERREKO 1.A

–Arduradunak esleitzen dizkion lanak betetzea (ataleko buruak, txandako buruak, biltegietako buruak, plantako kalitateko buruak), prestakuntza jaso ondoren, beharrezkoa balitz.

–Piezak fabrikatzea eta berreskuratzea, baita haien erregistroa eta anotazioa egitea ere.

–Lan ingurunean garbitu eta txukuntzea. Makinak, lanabesak, ontziak etab. garbitzea, garbiketa planaren arabera.

–Kalitatearen azterketak eta autokontrola egitea produkzioaren kalitatea bermatzeko.

–Modeloaren aldaketarako zehaztuta zereginak betetzea.

–Arduradun zuzenari jakinaraztea zer irregulartasunek jartzen dituzten arriskuan linearako zehaztutako helburuak.

–Prozesuaren parametroak aztertzea eta makinen, lanabesen eta instalazioen mantentze-lanak (ebaketa-likidoen azterketa, betetzea, likidoen azterketa eta aldaketa, baina agortzen diren beste elementu batzuena ere).

PRESTATZAILEAK

5. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

TAILERREKO 2.A

–Arduradunek esleitzen dizkieten lanak eta eginkizunak, prestakuntza jaso ondoren, beharrezkoa balitz.

–Lan ingurunea garbi eta txukun mantentzea.

–Modeloak, tresnak, likidoak eta elementu kontsumigarriak aldatzea, istripuen azterketetan eta arrisku jakinarazpenetan parte hartzea.

–Fabrikazio aginduak betetzea, produkzio zuzenak eta akastunak erregistratuz, bereiziz eta identifikatuz, eta akastunaren kontrola eta konponketa egitea. Txatarrerako materialaren kontrola eta erregistroa egitea.

–Produkzio eremuetan izandako gorabeherak eta produkziorik gabekoak erregistratzea.

–Arduradun zuzenari jakinaraztea zer irregulartasunek jartzen dituzten arriskuan linearako zehaztutako helburuak.

KALITATEAREN IKUSKATZAILEA

5. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

TAILERREKO 2.A

–Ohiko azterketak, kontrol motaren arabera.

–Arduradunek esleitzen dizkieten lanak eta eginkizunak, prestakuntza jaso ondoren, beharrezkoa balitz.

–Akastunak atzematea.

–Kalitatearen akatsak zuzentzea beste departamentu batzuekin elkarlanean.

2

PROTOTIPOEN LABORATEGIKO LAGUNTZAILEA

6. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 1.A

–Lan orriak jasotzea.

–Prototipoak fabrikatzeko beharrezko materialak eta lanabesak biltzea.

–Prototipoak muntatzea eta igortzeko dokumentazioa prestatzea. Prototipoei buruzko txostenak prestatzea bezeroentzat.

–Zarata neurketak egitea.

–Dagoeneko testatutako laginen kontrola, baita beste osagai batzuena ere.

–Laborategiko ekipamenduen kalibrazioa.

ENTSEGUEN LABORATEGIKO LAGUNTZAILEA

5. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 3.A

–Entseguak egitea laborategiko arduradunaren jarraibideen arabera.

–Iraunkortasunaren entseguak eta zarata neurketak egitea.

–Laborategiko ekipamenduen mantentze-lanak eta kalibrazioak.

–Prototipoen muntaketa eta dagozkien txostenak egitea (prototipoen laborategiko laguntzaileari laguntzea).

–Laborategiko ekipamenduen kalibrazio planen kudeaketa. Ekipamenduen kalibrazioa.

–Laborategiko makinen mantentze-lanak.

–Entseguetarako laginen kalitateen neurketak laborategian.

MANTENTZE-LANEN PLANIFIKATZAILEA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 6.A

–Prebentzioko mantentze-lanak antolatzea.

–Makinen hobekuntzak sustatzea. Zuzenketarako mantentze-lanen denbora murriztea.

–Lan taldeen eginkizunak koordinatu eta planifikatzea, hala nola hobekuntzak, prebentziokoak eta zuzentzekoak.

MANTENTZE-LANETAKO LANGILEA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

TAILERREKO 3.A

(1,5 urtetik gora lanpostuan)

TAILERREKO 4.A

(1,5 urtetik gora lanpostuan)

–Zuzentzeko mantentze-lanak (txandako matxurei arreta ematea).

–Arduradunek esleitzen dizkieten eginkizunak eta lanak.

–Prebentzioko mantentze-lanetako eginkizun programatuak.

–Produkzioko departamentuari sostengua ematea eskatutako eginkizun guztietan (kalitatea, produktibitatea, etab.).

–Instalazioen mantentze-lanak.

HORNITZAILEEN KALITATERAKO TEKNIKARIA

5. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 4.A

–Prozesuaren auditoretzak hornitzaileari.

–Jarduerak koordinatzea piezak akastunak badira.

–Erreklamazioak, problemarik izatera.

–Ohiko azterketak, hartzekoak ikuskatzeko planaren arabera.

–Pieza berrien homologazioa.

BEZEROEN KALITATE TEKNIKARIA

5. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 4.A

–Beharrezko ekintza planak bermatzea produktuaren garapenean, fabrikazioan eta bizitzaren bermeetan.

–Bezeroari laguntzea kalitateari buruzko erreklamazio guztietan eta sostengua ematea bezeroei kalitatean edozein problema sortzen denean.

–Begiratzea bezeroa gogobeteta dagoela une oro.

–Produktuaren ingeniaritzarekin batera, proiektu berriak garatu, planifikatu, koordinatu eta laguntzea bezeroari, akatsik egon ez dadin eta hura zuzenduko dela bermatzeko.

MATERIAL OSAGARRIAREN BILTEGIKO ARDURADUNA

5. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 5.A

–Material osagarrirako zehaztutako stockaren maila mantentzea.

–Prezioak, epeak, etab. negoziatzea erosketen departamentuarekin.

–Elementu berriak kodetzea.

–Materiala erosi eta erreklamatzea hornitzaileei.

–Eskariak egitea.

–Txandakako inbentarioak egitea.

–Materiala erosi eta erreklamatzea hornitzaileei.

METROLOGIAKO TEKNIKARIA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 5.A

–Neurtzeko tresnak kalibratzea, azterketak eta ekipamenduen MSA.

–Pieza berrien programak egitea haiek automatikoan neurtzeko hiru dimentsiokoan.

–Lanabes berrien eskaintzak eta eskaerak eskatzea (modelo berriak zein erabilitakoak).

BILTEGIAK KONTROLATZEKO LAGUNTZAILEA

6. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 2.A

–Berrenbalatzeko lanak koordinatzea.

–Materiala prestatzea igortzeko, sortutako karga oharrekin bat.

–Bezeroen errekerimenduak betetzea igorri beharreko materialaren dokumentazioari, etiketari eta abarri buruz.

–Materialak identifikatzea eta irakurketa elektronikoaren bidez (pistola) egiaztatzea behar bezala igorri direla.

–Enbalajeak deskargatzea BPrako eta sisteman sartzea.

–BPri dagozkion zama-lanak.

–Materialaren txandakako kontaketak bere kokalekuetan.

–Bezerorako edukiontzi itzulgarririk dagoen kontrolatzea igorpenak prestatzeko eta arduradunari jakinaraztea material hori eskatu behar dela.

3

ATALEKO BURUA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

TAILERREKO 3.A

–Langileak banatzea lanpostuetan, jarraibideak ematea eta haien jardunaren jarraipena egitea.

–Bermatzea menpekoek esleitutakoa betetzen dutela, eginkizun horiek auditatuz, zuzenduz eta aztertuz, eta informazioa hori igortzea zehaztutako hierarkiari jarraikiz.

–Modeloak, tresnak, likidoak eta elementu kontsumigarriak aldatzea eta hura koordinatzea, istripuen azterketetan eta arrisku jakinarazpenetan parte hartzea.

–Segurtasunaren, produktibitatearen, kalitatearen helburuak betetzeko lan guztiak, haien gaineko ardura dutenean.

–Fabrikazio aginduak betetzea, produkzio zuzenak eta akastunak erregistratuz, bereiziz eta identifikatuz, eta akastunaren kontrola eta konponketa egitea. Txatarrerako materialaren kontrola eta erregistroa egitea.

–Produkzio eremuetan izandako gorabeherak eta produkziorik gabekoak erregistratzea.

BILTEGIETAKO TALDEKO BURUA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

TAILERREKO 3.A

–Lehengaien eta bukatutako produktuaren biltegiak kudeatzea.

–Informazio fluxuak kontrolatzea biltegietan.

–Jarraipena egitea hornitzaileen igorpen motei eta enbalajeei.

–Materialaren zama-lanak kudeatzea.

–Biltegietako, hornidurako eta azpimuntaketa alorreko langileak kudeatzea.

PLANTAKO KALITATEAREN TALDEKO BURUA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

TAILERREKO 3.A

–Kalitatearen jarduerak koordinatzea plantaren barnean.

–Kalitate ikuskatzaileen jarduerei jarraipena egitea.

–Prestakuntza ematea kalitate ikuskatzaileei eta, hala behar denean, produkzioari.

–Bukatutako produktuaren auditoretzak eta aldian aldiko entseguak iraunkortasunari buruz.

–Makineria onartzea, modelo berrien gaitasuna aztertzea.

–Kalitateari buruzko datuak biltzea, txostenak egitea eta hobetzeko planak egitea.

HORNITZAILEEN KALITATEKO TALDEKO BURUA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

TAILERREKO 3.A

–Hornitzaileen piezen arazoez arduratzea, fabrikazio prozesuan atzematen direnean.

–Hornitzaileen erreklamazioak kontrolatzea. Larriak badira, bezeroei agertzen bazaie edo errepikatzen badira, SGErekin kolaboratzea.

–Ikuskatzeko plana harreran kalitatea kontrolatzeko.

–SPRren balorazioa prestatzea.

–Hornitzaileen PPAPren kalitatearen zatia aztrtzea: agiriak (kontrol planta, fluxu diagrama...) eta dimentsionala.

–Hornitzaileen kalitateko taldeko langileak antolatzea.

MANTENTZE LANETAKO BURUA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 8.A

–Segurtasunaren, produktibitatearen, kalitatearen helburuak betetzeko lan guztiak, haien gaineko ardura duenean.

–Beharrezko baliabideen planifikazioa departamentuko beharrak betetzeko.

–Gainerako departamentuekin koordinatzea mantentze-lanetako beharrak.

–Bermatzea menpekoek erakundearen estandarrei helduta lan egiten dutela.

KAIZEN TALDEKO BURUA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 8.A

–Kaizeneko teknikarien jarduerak koordinatzea.

–Hobetzeko egintzei eta planei jarraipena egitea.

–Plantako eta bulegoetako langileen prestakuntza.

–Hobekuntza proposamenak aztertzea eta haiek planifikatzea.

–Hobetzeko jarduerak ezarri eta ziurtatzea, erreklamazioak eta produktuari baliorik ematen ez diona desagerrarazteko.

4

MATERIAL OSAGARRIA EROSTEKO ARDURADUNA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 8.A

–Produktuen homologazioa fabrikazio prozesuetarako.

–Kontratu profesionalak gremioekin, garbiketarekin, elektrizitatearekin, gasarekin eta abarrekin.

–Hornitzaile berriak aurkitzea.

–Prezioak kudeatu eta negoziatzea material osagarriaren hornitzaileekin.

–Materia osagarria erosteko eskariak kudeatu eta jarraipena egitea.

–Material osagarriaren kostuak aztertzea.

–Materia osagarria erosteko eskariak egitea.

DELINEATZAILEA /CAD ETA DOKUMENTAZIOA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 2.A

–Planoak egitea, produktuaren ingeniaritzak agindu bezala.

–Aldaketak eta dokumentazioa kudeatzea.

–Departamentuko administrazioaren antolaketa.

–CAD erabiltzeko arduraduna (CATIA, ideas, pro-engineer).

–Departamentuan sortutako informazioa kontrolatu eta artxibatzea.

–Planoak trukatzea bezeroarekin.

–Ingeniaritza departamentuaren aldaketarako proposamenei jarraipen egitea.

INGURUMENEKO KUDEATZAILEA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 5.A

–Ingurumenaren kudeaketa enpresan.

–Departamentuko dokumentazioa kontrolatzea.

–Zenbait ekintza koordinatzea Manufaktura departamentuari laguntzeko moduan.

EROSKETEN TEKNIKARIA: HOMOLOGAZIOA ETA PROTOTIPOAK

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 3.A

–SPRa taxutzea eta jarraipena egitea.

–Homologazioei eta prototipoei (homoprot) jarraipena egitea; haiek biltegiak kudeatzea.

–Administrazioa: eskariak egitea.

–Kotizazioak eskatzea eta produktu eta aldaketa berrien jarraipena egitea.

PROIEKTUKO INGENIARIA

1. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 8.A

–Bezeroarekin fabrikatu beharreko produktuen definizioa.

–Azken piezen eta osagaien planoak sortzea.

–Prototipoen piezen logistikaren koordinazioa.

–Piezen homologazio funtzionalak. Oinarrizko zerrendak sortzea.

–Bezeroari laguntza teknikoa emateko zerbitzua.

KAIZEN TEKNIKARIA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 6.A

–Plantaren eraginkortasuna/produktibitatea hobetzea.

–Langileen motibazioa.

–KPS tresnak erabiliz egin beharreko lana zehaztea.

–Hobetzeko jarduerak ezarri eta ziurtatzea, bezeroaren erreklamazioak eta produktuari baliorik ematen ez diona desagerrarazteko.

BEZEROEN LOGISTIKARAKO TEKNIKARIA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 4.A

–Bezeroen entrega programak jasotzea.

–Igorpenen jarraipena, salgaiaren eskuragarritasuna kontrolatzea, bermatzea bezero bakoitzaren arauak betetzen direla dokumentazioari, etiketajeari eta abarri buruz igorpen bakoitzean.

–Garraiolarien jarraipena, kargen egokitzapena.

–ASNren jaulkipena.

–Bezeroaren balorazioak jasotzea.

LEHENGAIAREN JARRAIPENERAKO TEKNIKARIA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 3.A

–Egunero jarraipena egitea lehengaiaren beharrei.

–Entrega programak egunero prestatzea (falta dena).

–Gutxieneko eta gehieneko stocken kontrola egitea hornitzaileei.

–Kontsumo orriak egitea eta hornitzaileei igortzea. Txostena prestatzea hornitzaileen entregen jarraipenari buruz.

–Txostenak prestatzea asteko eta hileko itxierei buruz. Txostenak egitea lehengaiaren inbentarioari buruz.

LANGILEEN ADMINISTRAZIORAKO TEKNIKARIA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 6.A

–Langileen administrazioa eta kudeaketa.

–Nominak prestatzea.

–Kontratazioa.

–Absentismoaren kontrola.

MANUFAKTURAREN TEKNIKARIA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 8.A

–Makinak, lanabesak eta tresnak ezarri eta prestatzea.

–Prozesuak sortu eta diseinatzea modelo berrietarako.

–Prozesuak eta makinak diseinatzea, kalitate, produktibitate edo segurtasunerako.

FINANTZEN TEKNIKARIA-KONTULARIA

1. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 8.A

–Enpresaren informazio ekonomiko guztiaren kontabilizazioa, KPOren arabera.

–Kutxaren, inbertsioen, ordainketen, kobroen eta abarren kontrola.

–Finantzen egoerak aztertzea. Txostenak prestatzea. Barneko auditoretza.

–Kontularitzako txostenak aurkeztu eta justifikatzea kanpoko eta barreneko auditoreei, aitorpenak administrazioei, etab.

–Diru-laguntzen jarraipena eta kontrola.

–Kontularitza analitikoaren txostenak prestatzea eta jarraipena egitea.

PREBENTZIOKO TEKNIKARIA

4. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 6.A

–Prebentzioaren arloko kontsultez arduratzea.

–Osasun zerbitzua kudeatzea, NBEak, ikuztegia, AA, CR, ERL, etab.

–Jakinarazpen egitea Japoniako KYBri.

–Lan istripuak eta lanbideko gaixotasunak tramitatzea.

–Prestakuntza planaren kudeaketa.

SISTEMEN TEKNIKARIA

3. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

BULEGOETAKO 5.A

–Mantentze-lanak egitea erakundearen aplikazio eta ekipamendu guztien softwarean eta hardwarean.

–Komunikazio aplikazioak eta sistemak instalatu eta konfiguratzea.

–Mantentze-lanak CAD estazioetan eta komunikazio sistemetan.

–Softwarearen eta hardwarearen inbentarioak kudeatzea.

–Softwarearen eta hardwarearen erabiltzaileari arreta ematea.

5

MANAGERRA

1. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

H.K.

–Departamentuaren planifikazio estrategikoa epe ertainean eta luzean.

–Erabakiak hartzea departamentuko helburuak betetzeko.

–Departamentuko lanpostuak zehaztea.

–Baldintza egokiak ezartzea departamentuko langileen garapen profesionalerako.

–Enpresa ordezkatzea jabetzaren aurrean, bezeroaren aurrean, hornitzaileen aurrean eta kanpoko erakundeen aurrean.

–Gerentziari eta Japoniako taldearen zentralari jakinaraztea adierazleen eboluzioa eta gorabehera aipagarriak.

ZUZENDARIA

1. taldea M. H. + (CCA 2012)

=

H.K.

–Departamentuen planifikazio estrategikoa epe ertainean eta luzean.

–Erabakiak hartzea enpresako helburuak betetzeko.

–Koordinazioa bere menpeko departamentuekin eta beste zuzendariekin.

–Baldintza egokiak ezartzea bere menpeko langileen garapen profesionalerako.

–Enpresa ordezkatzea jabetzaren aurrean, bezeroaren aurrean, hornitzaileen aurrean eta kanpoko erakundeen aurrean.

–Gerentziari eta Japoniako taldearen zentralari jakinaraztea adierazleen eboluzioa eta gorabehera aipagarriak.

3. ERANSKINA

KYB Steering Spain SA enpresaren akordio kolektiboa erretiro partzialerako plana ezartzeko

Orkoienen, 2013ko martxoaren 27an.

Joaquin M.ª Saragueta Goñi jaunak, KYB Steering Spain, S.A., enpresako administrazioburuak (IFZ: A31572506 eta helbidea: Ipertegi 2 industrialdea, Orkoien, 31160, Nafarroa), martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuaren 8. artikulua betez (arau iragankorrak erretiro partzialeko pentsioei buruz),

ZIURTATZEN DU:

Ondotik zehazten diren langileak erretiro partzialeko planean zeuden sartuta 2013ko apirilaren 1a baino lehenago, enpresaren hitzarmen kolektiboaren arabera.

IZENA

IFZ

AFILIAZIOAREN ZENBAKIA

JAIOTEGUNA

GONZALEZ SANCHEZ, RUFINA

07938725E

310800967929

1953/02/28

ELDUAYEN LATORRE, CONSUELO

15785401H

310029004543

1953/03/14

HAYASHI, TETSUJI

X06298973D

311019615081

1953/07/31

ALMAGRO HURTADO, SEBASTIAN

15789487X

310026906616

1954/01/16

HUARTE GOITIA, M.ª ISABEL

72424582C

200043652186

1954/03/04

RODRIGUEZ MARTINEZ, LUIS MIGUEL

15792895Z

310046216787

1954/05/29

MORENO MAESTROJUAN, JOSE ANDRES

15792568D

310028726980

1954/08/03

ESPINILLA DEL PERAL, M.ª SAGRARIO

12238255R

470021403940

1954/09/27

RODRIGUEZ PEREZ DE AZ., JUAN J.

15796164V

310033107037

1954/10/26

MURO BAZAN, M.ª CARMEN

15797477L

310036620558

1955/06/01

EZKURDIA BARASOAIN, ANTTON

15912146X

310044966396

1955/07/18

CIA ARRAIZA, JOAQUIN

15798135X

310030014959

1955/07/29

ABADIAS ABETE, IGNACIO JAVIER

15797058Z

310030704467

1955/08/04

PECOS CALDERON, M.ª PILAR

15807203Q

310029028185

1955/10/12

MAUER ELORZ, WOLFGANG

X0143252 P

310048925010

1956/11/20

SANCHO GRACIA, JUAN CARLOS

15812992D

310033631544

1956/12/30

RAMIREZ LIZOAIN, ANA

15929412A

310041884830

1957/01/13

GARCIA CHIVITE, M.ª JOSE

15806538H

310033197266

1957/02/20

MARTINEZ MARTINEZ, JOSE MANUEL

16004325M

310042017394

1957/05/10

ZELAI BEUNZA, KOLDO

15830963V

310036078368

1957/06/03

Eta horrela ager dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau sinatzen dut. Orkoienen, 2013ko apirilaren 12an.

Sin.: Joaquin M.ª Saragueta Goñi, administrazioburua.

KYB Steering Spain SA enpresaren akordio kolektiboa erretiro partzialerako plana ezartzeko

Orkoienen, 2013ko martxoaren 27an.

Alde batetik:

Enpresa ordezkatuz, Joaquin M.ª Saragueta Goñi jauna, KYB Steering Spain, S.A., enpresako administrazioburua (IFZ: A31572506 eta helbidea: Ipertegi 2 industrialdea, 12. nabea, Orkoien, 31160, Nafarroa).

Beste alde batetik,

Enpresa batzordeko kide hauek:

Alfonso Yerro jauna, NANa: 15853039J.

Alfonso Yerro jauna, NANa: 33420300N.

Eduardo Arellano jauna, NANa: 52443235S.

Maria Pilar Gil andrea, NANa: 33734301Q.

Fernando Salvatierra jauna, NANa: 72687869A.

Igor Goñi jauna, NANa: 33444114K.

Juan Pedro Asurabarrena jauna, NANa: 33435276S.

David Ozcoidi jauna, NANa: 72694072L.

Iker Iragui jauna, NANa: 72700165V.

Iñigo Murugarren jauna, NANa: 33445032L.

Alberto López jauna, NANa: 33439074H.

Oscar Berrio jauna, NANa: 44628414L.

Jesús Latorre jauna, NANa: 44612787D.

Parte hartzen duten alderdiek elkarri aitortzen diote behar adinako ahalmen juridikoa akordio hau egiteko erretiro partzialari buruz, eta, horrenbestez,

Adierazten dute:

A) Langileen legezko ordezkaritzak zein enpresarenak gogoa agertu dute plantilla gazteagoa izan dadin, gazteen enplegua sustatuz eta behar bezala tartekatuz lana ongi ezagutzen duten antzinako langileen irteera eta lan bizitza bukatzear dutenen eginkizuna etorkizunean beteko duten langileen sarrera. Halaber, erretiroa hartzeko ohiko adina bete aurretik erretiro partziala borondatez hartu nahi dutenek horren gogoa agertu dute.

B) Gure ordenamendu juridikoan erretiroa hartzeko sistema mailakatua eta malgu bat hartzen da kontuan, erretiro partziala izenekoa.

C) Bi alderdiek, kontuan izanik 1. eta 2. puntuetan adierazitakoa, erabaki dute erretiro partzialaren plan bat negoziatu eta adostea, erretiro partziala hartzeko aukera modu antolatuan arautzeko, baita hura hartzeko aplikatu beharreko baldintza orokorrak ere.

D) Akordio hau lan administrazioko agintaritzara eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalera igorriko da, egoki erregistratzeko eta ezagutzeko, behar diren ondorioak izan ditzan.

E) Bi alderdiek, Langileen Estatutuaren 12.7 e) artikuluan xedatuarekin bat, lortu dute ondoko:

Akordioa:

–Indarraldia.

Akordio honek sinatzen denean hartuko du indarra, eta 2018ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

Edonola ere, mugaegunera iritsita eta alderdietako edozeinek ez badu berariazko salaketarik egin gutxienez hura baino hilabete bat lehenago, ulertuko da akordio hau urtetik urtera luzatuko dela, betiere legediak baimentzen baditu hemen hitzartutako baldintzak.

–Aplikazio eremua.

Akordio hau enpresa honetako langileei aplikatuko zaie, erretiro partzialari buruz legeak ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Horrenbestez, akordio hau aplikatuko zaie enpresako akordioak indarra duen bitartean hari lotzeko borondatea zuzendaritzari jakinarazten dioten langileei, betiere egun indarra duen legedian ezarritako baldintzak eta akordio honetan berariaz zehaztutakoak betetzen badituzte.

Alderdiek hitzartu dute hari lotzea borondatezkoa dela kasu guztietan, hau da, hautazkoa dela erretiro partziala eskatzea.

–Baldintzak.

1. Akordio hau aplikatuko zaie borondatez hari lotzea hautatu eta idatziz eskatzen duten langileei, baldin eta legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2. Hura hartzeko eskaera banan-banan aztertuko da. Hasieratik egiaztatuko da ea eskatzaileak betetzen dituen erretiro partziala hartzeko legez ezarritako baldintzak.

Enpresako zuzendaritzak aurkeztutako eskaera 30 egun naturaleko epean ebatziko du, hura eskatzen den egunetik aurrera.

3. Enpresak onartzen badu erretiro partziala hartzeko egoeraren eskaera, ezinbestekoa izanen da iraupen mugatuko kontratu bat edo lanaldi partzialeko kontratu mugagabe bat sinatzea, eredu ofizialaren arabera, legez ezartzen den bezala, erretiro partzialean hasten den unetik erretiroa erabatekoa den arte, eta berariaz hitzartuko da lana noraino murriztuko den hitzarmen kolektibo indardunean ezarritako lanaldiaren azpitik. Bestalde beharrezko errelebo kontratua eginen da, eta hori amaituko da errelebatuak erretiroa hartzeko gehieneko adin arrunta betetzen duenean.

Alderdiek borondatea agertu dute erretiro partzialean dauden langileek aukera izan dezaten benetako lanaldia urteko epe bakar eta jarraitu batean egiteko.

Urte naturala bukatzean, enpresak erretiro partzialean dagoen langileari jakinaraziko dio zein den orduen banaketa hurrengo ekitaldian. Enpresak ez badio jakinarazten zein den urteko lanaldiaren banaketa berria, ulertuko da aurreko urteko egun beretan eginen dela.

–Ebazpenerako baldintza.

Langileari egozten ahal dakiokeen edozein arrazoirengatik erretiro pentsioa aitortzen ez denean, galarazita geldituko da akordio hau aplikatzea enplegatu eskatzaileari; hortaz, indarrik eta ondoriorik gabe geldituko da alderdiek izenpetutako atxikimenduaren agiria, eta lan egoera izanen da erretiroa hartzeko prozesua hasi aurrekoa.

–Akordio honen eraginpeko langileak.

Akordio honen I. eranskinean jasotzen da, akordio honen indarraldian, indarreko araudiaren arabera adinagatik aplikagarri izan dezaketen langileen zerrenda, betiere hemen hitzartutako erretiro partzialerako legez ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte. Akordio honen I. eranskineko langileetako edozeinek ez baditu betetzen erretiro partziala hartzeko legez ezartzen diren baldintzak, hitzartu da langileak ez duela eskubiderik izanen konpentsaziorik edo ordainik jasotzeko, egoera horrek ez baitu zerikusirik alderdiek hitzartutakoarekin.

Orobat, hitzartu da ezen akordioaren indarraldia mantentzen bada urtetik urtera isiltasunez luzatzen den egunetik aurrera, enpresak erantsiko dituela urtetik urtera araudiarekin bat erretiro partziala har dezaketen langileak.

–Arauetako aldaketak.

Akordio hau taxutu eta negoziatu da kontuan izanik egun gai horri buruz dagoen araudia, eta arau aplikagarrietan egin daitezkeen bete beharreko zuzenbide absolutuko aldaketei lotuko zaie, ez badira indargabetzen alderdiek elkarri aitortutako ordainak. Etorkizunean araudiko aldaketek funtsean aldatzen badituzte akordio honetan hartutako konpromisoak eta betebeharrak, alderdi sinatzaileei dei eginen zaie 10 eguneko epean, gehienez ere, beharrezko neurriak hartzeko eta erabakitzeko arrazoi horiek direla-eta akordioak indarrik gabe edo indarrean jarraitzen duen, baita zer eragin duen ere hari atxikitako langileen gainean. Hori dela eta, legez ezartzen diren baldintzak aldatzeak bide emanen dio alderdietako edozeini akordioa indarrik gabe uzteko.

–Xedapen gehigarria.

Akordio honetan aurreikusirik edo arauturik ez dagoen orotan, indarra duen legerian xedatutakoak aginduko du.

Akordio honen edukiarekin eta irismenarekin erabateko adostasuna frogatzeko, alderdiek sinatzen dute testu honen idazpuruan, zehaztutako tokian eta egunean.

4. ERANSKINA

Berdintasunerako plana

–Diagnostikoa Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana.

Behera kargatzeko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1402000