45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

355/2014 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Administrazio Erroko Langileria Batzordeak eskaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 85/2013 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (387/2013 prozedura laburtua) dagokion espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea erabakitzen duena. Errekurritutako foru agindu horren bidez erabaki zen ez onartzea Fermín Macaya Mateo jaunak, Administrazio Erroko Langileria Batzordea ordezkatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko C mailako 14 lanpostu (4 funtzionario araubidekoak eta 10 lan araubidekoak lanaldi partzialarekin) oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 258/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazio Erroko Langileria Batzordeak eskaturik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegian Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 85/2013 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez erabaki zen ez onartzea Fermín Macaya Mateo jaunak, Administrazio Erroko Langileria Batzordea ordezkatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko C mailako 14 lanpostu (4 funtzionario araubidekoak eta 10 lan araubidekoak lanaldi partzialarekin) oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 258/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Administrazio Erroko Langileria Batzordeak Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 26ko 85/2013 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (387/2013 prozedura laburtua) dagokion administrazio espedientea. Foru agindu horren bidez erabaki zen ez onartzea Fermín Macaya Mateo jaunak, Administrazio Erroko Langileria Batzordea ordezkatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko C mailako 14 lanpostu (4 funtzionario araubidekoak eta 10 lan araubidekoak lanaldi partzialarekin) oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Deialdi hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 258/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari igortzea, eta Administrazio Erroko Langileria Batzordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko otsailaren 17an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1403051