45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 260/2011 prozedura arrunta

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 260/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“1/2014 epaia.

Batzordeburua: Joaquín Galve Sauras jauna. Magistratuak: Ignacio Merino Zalba jauna, Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 10ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatuak, 260/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek Los Arcosko Udalaren herriko jabari publikoaren zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren hasierako onespena (2011ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 25ean). Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Vodafone España, S.A., Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatua, eta Los Arcosko Udala, demandatua, jarduketa hauetan legezko eran agertu eta pertsonatu ez dena.

Epaitza:

1. Partez baiesten dugu Vodafone España, S.A.k jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek Los Arcosko udal mugapean herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aurkakoa (2011ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 25ean), eta, horrenbestez:

a) 3. artikuluko lehenbiziko paragrafoaren azken intzisoaren deuseztasuna deklaratzen dugu, hornidurak egiteko baliatzen diren sareen titular ez diren enpresa edo entitateak egiten baititu tasaren subjektu pasibo, nahiz sare horietan sartu, haiek erabili, edo elkarri konektatzeko eskubideen titular izan.

b) Aipatu ordenantzaren 5. artikuluaren deuseztasuna ere deklaratzen dugu.

2. Ez da bidezkoa sortutako kostuei buruz deus erabakitzea.

Jakinaraz bedi ebazpen hau, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio errekurtsoa jar daitekeela haren aurka, Auzitegi Gorenaren hirugarren Salari zuzendua; errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da epai hau jakinarazi eta hamar eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Eginbidea: Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkari andreak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatua, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko otsailaren 11n.–Salako idazkaria, María Ángeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1402180