45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Ordenantza, Hirigintzako tramitazioen tasak eta Udalaren ingurumen arloko baimenen tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2014ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Hirigintzako tramitazioen tasak eta Udalaren ingurumen arloko baimenen tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2014ko otsailaren 26an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1403004