45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko plantilla organikoa. Jendaurrean egonik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da.

Arakilen, 2014ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Rubén Goñi Urroz.

2014KO PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan xedatuarekin bat, Udalak plantilla organikoa onetsi behar du osoko bilkuran.

Funtzionarioak

–Lanpostua: idazkaria; maila: A; osagarria: %35, bateraezintasunekoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa; euskaraz jakin beharra: 3. jakite-maila; egoera: hutsik.

–Lanpostua: administrari-ofiziala; maila: C; osagarria: %40, diruzaintzakoa; osagarria: %12, lanpostukoa; euskaraz jakin beharra: 3. jakite-maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera administratiboa: jardunean.

–Lanpostua: albientea (zerbitzu anitzetarako); maila: D; osagarria: %20, lanpostukoa; euskaraz jakin beharra: 1. jakite-maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoak

–Lanpostua: garbiketako langilea; maila: E; euskaraz jakin beharra: 1. jakite-maila; sarbidea: oposizioa; lanaldi partzialeko kontratua; egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: administrari laguntzailea; maila: D; sarbidea: oposizio-lehiaketa; osagarria: %12, lanpostukoa; euskaraz jakin beharra: 3. jakite-maila; egoera administratiboa: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

–Lanpostua: idazkaria: Imanol Goñi Razquin.

–Lanpostua: administrari laguntzailea: Aitziber Zubieta Gainza.

–Lanpostua: albientea: Julián Iriarte Larumbe.

Funtzionarioen izenen zerrenda

–Administrari-ofiziala: Rosario Unanua Yaben; gradua: 4; antzinatasuna: 1983-11-01.

Iragarkiaren kodea: L1403010