4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2741/2013 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Jaime San Martín Gil jaunak eskatuta, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 7ko 33E/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (81/2012 prozedura laburtua) buruzko espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Ebazpen horretan, Jaime San Martín Gil jaunak epaimahaiaren 2011ko abuztuaren 16ko eta 26ko erabakien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen; izan ere, lehenengoak destinoak hautatzeko eguna finkatu zuen eta bigarrenak hautapen horren emaitzak onetsi eta argitaratu zituen Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 18/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Jaime San Martín Gil jaunak eskatuta, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 7ko 33E/2011 Ebazpenaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, ebazpen horrek ezetsi egiten duelako Jaime San Martín Gil jaunak epaimahaiaren 2011ko abuztuaren 16ko eta 26ko erabakien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, lehenengoak destinoak hautatzeko eguna finkatu baitzuen eta bigarrenak hautapen horren emaitzak onetsi eta argitaratu baitzituen Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 18/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 81/2012 zenbakia esleitu zaion prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea, Jaime San Martín Gil jaunak eskatuta jarria Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 7ko 33E/2011 Ebazpenaren aurka, bertan ezesten delako Jaime San Martín Gil jaunak epaimahaiaren 2011ko abuztuaren 16ko eta 26ko erabakien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, lehenengoak destinoak hautatzeko eguna finkatu baitzuen eta bigarrenak hautapen horren emaitzak onetsi eta argitaratu baitzituen Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 9an emandako 18/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari igortzea, eta Jaime San Martín Gil jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1318087