4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2013ko ekitaldiko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren 2013ko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketaren espedientea.

Erabaki hori 2013ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betikoz onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuarekin bat, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatu baitzuen.

2013KO PLANTILLA ORGANIKOKO ALDAKETA

Lan-kontratudun finkoak

Honako hauek sartzen dira:

Lanpostuaren izena: Ekonomia alorreko administrari-ofizial izateko lanpostu 1. C maila. Sarbidea: OL. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,36. Hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostuaren izena: Ekonomia alorreko administrari-ofizial izateko lanpostu 1. C maila. Sarbidea: OL. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,36. Bitarteko kontratua.

Izendapen libreko behin-behineko langileen zerrenda izenduna

Honako hauek sartzen dira:

Méndez Soteras, Jesús Javier. Udaltzaingoko burua. Antzinatasuna: 1998-02-25. Izendapen librea. Jardunean.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Udaltzaingoko kaboa. C maila. Sarbidea: OLM. Berariazko osagarria: %44. Lanpostuko osagarria: %21,90. Gaur egun titularra zerbitzu berezietan dago.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Ramírez Izpura, Rodolfo. Udaltzain-kaboa, bitartekoa. Antzinatasuna: 2001-10-11. C maila. 2. gradua.

Administrazio-kontratudunak

Honako hauek sartzen dira:

Lanpostuaren izena: udaltzain laguntzaile 1. D maila. Sarbidea: ML. Osagarri berariazkoa, %44. Lanpostuko osagarria: %8,35. Lanaldi laburra (%50). Lanpostu hutsa betetzeko kontratua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2013ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1317645