4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Aldaketa, Ur hornidura arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2013ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ur hornidura arautzen duen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1317636