2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Alkatetzaren 56/2014 Ebazpena, ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uzteko
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan xedatuarekin bat.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Julia Esparza Lorenteren esku uztea 01/2014 ezkontza zibila egiteko eskumena. Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, 2014ko apirilaren 12an.
Bigarrena.–Ebazpen hau Julia Esparza Lorente zinegotziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.
Funesen, 2014ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1402664