39. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Familia-langileen lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

1.1.–Deialdia iragarri da, familia-langileen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko.

Lanpostuak D mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz. Lanaldiari dagokionez, ordu kopurua, oporrak, baimenak, lizentziak eta antzinatasuna Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua) lotutako funtzionarioentzat ezarritako berberak izanen dira.

1.2.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak bi urteko indarraldia izanen du, lanpostuak behin betiko betetzeko hautapen prozedurarik ez dagoen bitartean.

1.3.–Izendatutako izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Erabiltzaileei laguntza pertsonala ematea:

  • Beren buruaz arduratzeko gauza diren pertsonen eta/edo mendekoen garbiketa eta higiene pertsonala: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.
  • Mendekotasuna duten pertsonen gorputz jarrerak aldatzea laguntza teknikoekin, hala nola garabiak, ohe artikulatuak etab.
  • Janzten eta jaten laguntzea bai gauza diren pertsonei bai mendekotasuna dutenei.
  • Beren buruaz arduratzeko gauza diren pertsonen eta/edo mendekotasuna dutenen elikadura kontrolatzea.
  • Sendagileak aginduriko botiken administrazioa kontrolatu eta jarraipena egitea.
  • Mugitzeko laguntza ematea mendeko pertsonen etxe barnean eta/edo kanpoan.

–Etxeko zereginetan sostengu emateko jarduerak:

  • Oinarrizko janariak erosten laguntzea.
  • Etxean janariak prestatzen laguntzea.
  • Etxez etxeko janari zerbitzua.
  • Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
  • Arropari errepasoa eman, txukun jarri eta zaintzea.
  • Etxean nahiz etxetik kanpo arropa lisatzea.
  • Etxea garbitzea.
  • Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.

–Jarduketa osagarriak:

  • Familiarendako eta/edo zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.
  • Zaintza lanak egiteko moduari buruzko berariazko aholkularitza.
  • Etxetik kanpo kudeaketak egitea eta/edo laguntzea.
  • Erabiltzaileari lagun egin eta harekin hitz egitea; laguntza psikosozialeko jarduketak.

Eta, oro har, zerbitzuaren arduradunak agintzen dizkion eginkizun guztiak.

1.4.–Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1.–Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko Estatu kideetako nazionalitatea eta familiakoak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako moduan. Legezko bizilekua Espainian duen atzerritarra izatea, edo indarra duen lan baimena edukitzea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Eskola Graduatuaren titulua edo baliokidea izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2.–Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira, bai eta hautapen prozedurak dirauen bitartean ere, Udalak kontratazioa egiten duen arte.

3.–Eskabideak.

3.1.–Deialdian parte hartzeko eskabideak Corellako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Espainiako plaza, zk.g.) 09:30etik 13:30era bitarte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

3.2.–Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.3.–Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua eta eskatzen den titulazioarena aurkeztu beharko dituzte, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen direla adierazten duen agiriarena. Halaber, kasuan kasuko merezimenduen frogagiriak.

3.4.–Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute. Osasun ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko lanerako gaitasuna kentzen dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat. II. eranskineko eredua erabiliko da.

4.–Behin-behineko zerrendak.

Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuz gero, jendaurrean paratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Corellako Udalaren iragarki oholean, baita Udalaren web orrian ere.

Oholean agertzen denetik hasita, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

5.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Corellako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura Corellako Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web orrian jarriko da jendaurrean, hautapen proba egiteko eguna eta tokia adierazita.

Bazterturik ez badago, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda.

6.–Epaimahaia.

6.1.–Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Javier Navarro Arellano, Corellako Udaleko alkate udalburua.

–Ordezko mahaiburua: Susana Escribano Sanz, Corellako Udaleko zinegotzia.

1. mahaikidea: Aitana Aguirre Bueno, familia-langilea, Udaleko ELZren arduraduna.

–1. mahaikidearen ordezkoa: Noemí Jiménez Marín, San José Zahar Etxeko erizaina.

2. mahaikidea: M.ª Jesus Arellano Ayala, OGZko gizarte-langilea.

–2. mahaikidearen ordezkoa: Ainhoa Gil Pérez, San José Zahar Etxeko zuzendaria.

3. mahaikidea: Yolanda Ricobene, langileen ordezkaria.

–3. mahaikidearen ordezkoa: Araceli Garcia Cueva, langileen ordezkaria.

Idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkaria.

–Ordezko idazkaria: Rosana Ugarte Martínez, Corellako Udaleko kontu-hartzailea.

6.2.–Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

6.3.–Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

6.4.–Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.5.–Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Corellako Udalari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

6.6.–Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

6.7.–Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

–Lehiaketaldia:

7.1.–Ondotik heldu den baremoaren arabera baloratuko ditu epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Izangaiek eskaera aurkezten duten unean berean alegatu eta frogatu beharko dituzte merezimendu guztiak. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituzte; bestela, ez aurkeztutzat joko dira.

7.2.–Merezimenduen balorazioa: izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

a) Gizarte eta osasun laguntzako titulua eta/edo Erizaintzako laguntzaile titulua izatea; gizarte erakundeetan mendeko pertsonei gizarte eta osasun laguntza emateko lanbide ziurtagiria izatea (SSCS0208 kodea) eta/edo gizarte eta osasun laguntza etxean ematekoa (SSCS0108 kodea): 10 puntu.

b) Esperientzia: gehienez ere 20 puntu emanen dira.

  • Etxeetan familia-langile lanpostuan egindako urte bakoitzeko: 2 puntu edo 4 hilabeteko zatikia, gehienez ere 15 puntu.
  • Puntu 1 emanen da zahar etxeetan zaintzaile gisa edo zerbitzu orokorretan egindako urte bakoitzeko, edo 4 hilabeteko zatikia, deialdi honetako zereginetan betiere. Gehienez ere 5 puntu.

–Oposizioaldia:

Oposizioak ariketa bakarra izanen du: test motako galdera teorikoen edo teoriko-praktikoen sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, gehienez ere ordu bateko epean. Galderak Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Programako ezagupen orokorrei buruzkoak eta lanpostuko jardueretako ezagupen eta praktikei buruzkoak izanen dira.

Epaimahaiak 0tik 70 puntura bitarte baloratuko du proba. Galdera guztiek balio bera izanen dute. Erantzun okerrengatik %25 kenduko zaio galderaren balioari. Oposizioaldian gutxienez 35 puntu lortzen dituzten izangaiek gaindituko dute oposizioa.

Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek beren NANa, pasaportea edo AIZ eraman beharko dute, bestela ez baitute proba egiterik izanen.

8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

8.1.–Kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Corellako Udalaren iragarki oholean eta probak egin diren tokian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, eta Tokiko Gobernu Batzarrari helaraziko dio behin betiko onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

8.2.–Gainditu duten izangaiei gertatzen diren premien arabera dei egiten ahalko zaie, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

8.3.–Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera; aldez aurretik, Corellako Udalak hautaturiko mediku zerbitzuek bateragarritasunari buruzko adierazpena eginen dute, lanpostuko zeregin eta eginkizunak normal betetzeari dagokionez.

9.–Zerrendaren kudeaketa.

–Behin betiko zerrenda onetsi ondoren, aurreko oinarrian ezarritakoa galarazi gabe, dei eginen zaie izangaiei puntuazio hurrenkerari zorrotz jarraituz. Udaleko burutzaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.

–Berdinketa izanez gero, hautaturiko izangaien artean zozketa publikoa eginez gauzatuko da hautaketa.

–Eskainitako lanpostu bat betetzeari uko egiten diotenek edo eskatutako agiriak ezarritako epean aurkezten ez dituztenek zerrendetan egoteko eskubidea galduko dute, ezinbesteko arrazoiak frogatzen direnean izan ezik, Alkatetzaren ebazpenaren arabera.

–Agiriak aztertu eta ikusten bada izangaiek ez dutela betetzen deialdian ezarritako baldintzetakoren bat, deuseztatu eginen dira haien jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua emateagatik egozten ahal zaien erantzunbeharra galarazi gabe.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkeztea aukeratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Corellan, 2014ko otsailaren 17an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

I. ERANSKINA

IZENA

NAN/NORTASUN AGIRIA

JAIOTERRIA

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA [kalea, zenbakia, eskailera, solairua]

POSTA KODEA/HERRIA

TELEFONOAK

HELBIDE ELEKTRONIKOA

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

–Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

–Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez eta diziplinako kaleratze bidez bidalia ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

–Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik:

Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik:

Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana. Eta osasun ziurtagiria aurkezten dut, II. eranskineko ereduaren araberakoa, horren bidez frogatzeko nire desgaitasuna ez dela lanpostuko zereginak ongi betetzea eragotziko lidakeen eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat.

–Eskabideari agiri hauen fotokopia konpultsatuak erantsi dizkiodala:

  • Nortasun agiri nazionala.
  • Aipatu titulazio akademikoa.

ESKATZEN DUT:

Onar nazatela deialdian, familia-langileen lanpostua aldi baterako kontratuaren bidez betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzekoan. Deialdia .........(e)ko ............ zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

 Corellan, 20...(e)ko ............aren .....(e)an

 (Sinadura)

Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betez, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Corellako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Erregistro Orokorrari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu.

II. ERANSKINA

................................................................ jaunak/andreak (medikuaren izena), elkargoko .................... zenbakia, ziurtatzen dut ....................... jaunak/andreak (NANa ...........) duen minusbalioa, .................. Ebazpenaren bidez aitortua, ez dela familia-langileen lanpostuaren ohiko zeregin eta eginkizunak betetzea eragotziko liokeen eritasun edo urritasun fisiko edo psikikoa (Argitara emana ........... (e)ko .......... zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Eginkizun hauek dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Erabiltzaileei laguntza pertsonala ematea:

  • Beren buruaz arduratzeko gauza diren pertsonen eta/edo mendekoen garbiketa eta higiene pertsonala: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.
  • Mendekotasuna duten pertsonen gorputz jarrerak aldatzea laguntza teknikoekin, hala nola garabiak, ohe artikulatuak etab.
  • Janzten eta jaten laguntzea bai gauza diren pertsonei bai mendekotasuna dutenei.
  • Beren buruaz arduratzeko gauza diren pertsonen eta/edo mendekotasuna dutenen elikadura kontrolatzea.
  • Sendagileak aginduriko botiken administrazioa kontrolatu eta jarraipena egitea.
  • Mugitzeko laguntza ematea mendeko pertsonen etxe barnean eta/edo kanpoan.

–Etxeko zereginetan sostengu emateko jarduerak:

  • Oinarrizko janariak erosten laguntzea.
  • Etxean elikagaiak prestatzen laguntzea.
  • Etxez etxeko janari zerbitzua.
  • Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
  • Arropari errepasoa eman, txukun jarri eta zaintzea.
  • Etxean nahiz etxetik kanpo arropa lisatzea.
  • Etxea garbitzea.
  • Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.

–Jarduketa osagarriak:

  • Familiarendako eta/edo zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.
  • Zaintza lanak egiteko moduari buruzko berariazko aholkularitza.
  • Etxetik kanpo kudeaketak egitea eta/edo laguntzea.
  • Erabiltzaileari lagun egin eta harekin hitz egitea; laguntza psikosozialeko jarduketak.

Eta, oro har, zerbitzuaren arduradunak agintzen dizkion eginkizun guztiak.

......................(e)n, .................(e)ko ............aren .......(e)an

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1402494