4. PROZEDURA JUDIZIALAK
GASTEIZKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 535/2013 prozedura
Estíbaliz Martos Nicio andrea, Gasteizko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantza dela-eta Lan arloko Epaitegi honetan 535/2013 autoak bideratu dira, María José Oro Oviedo andreak eskaturik, ezintasun iraunkorra dela-eta, honako hauen aurka: Deco Sense Pamplona S.L., Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintza. Auto horietan honako hau eman da:
Dekretua:
Dekretua eman duen idazkari judiziala: Estíbaliz Martos Nicio andrea.
Gasteizen, 2014ko urtarrilaren 29an.
Aurrekariak:
Lehenbizikoa.–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak, 2013ko abenduaren 26an, 2013/12/12an emandako epaiaren aurkako erregutze-errekurtsoa iragarri zuen.
Bigarrena.–2014ko urtarrilaren 10ean, alderdi errekurtsogileari jakinarazi zitzaion erregutze-errekurtsoa tramitatzeko onartzeko ebazpena, eta legezko epean erregutze-errekurtsoa jartzeko epatu zuen.
Hirugarrena.–Alderdi errekurtsogileak aurreko ondorioetarako epea igarotzera utzi du, errekurtsorik jarri gabe.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.–Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 195.1 artikuluak xedatzen du ezen erregutze-errekurtsoa iragarritzat jo ondoren erabakiko dela alderdi errekurtsogileak izendatutako legelariaren edo lan-harremanetako gradudun kolegiatuaren esku uztea autoak, erregutze-errekurtsoa formaliza dezan, behin esku uztearen jakinarazpena egin ondoren 10 eguneko epean.
Kasu honetan errekurtsogileak ez du formalizatu iragarritako errekurtsoa; hortaz, aipatutako arau prozesalaren 195.2 artikuluan agindutakoaren arabera ebatziko da.
Xedapen zatia:
Ebazpen hauen aurrekarietan adierazitako ebazpenaren kontra Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak iragarritako erregutze-errekurtsoa ez formalizatutzat hartzea erabakitzen da.
Ebazpen hau irmo bilakatu ondoren, artxiba bitez jarduketak.
Jakinaraz bedi ebazpen hau.
Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz, non azaldu behar baita ebazpenean egin den arau-haustea (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).
Errekurtso horrek ez du ondore etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 188. artikuluko 1. idatz-zatia, bigarren paragrafoa).
Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banco Santanderrek irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.
Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Eta Deco Sense Pamplona S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.
Gasteizen, 2014ko urtarrilaren 29an.–Idazkari judiziala, Estíbaliz Martos Nicio.
Iragarkiaren kodea: J1401809