39. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 246/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000246/2013 betearazpen-prozeduran autoa eta dekretua eman dira 2013ko azaroaren 20an, eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Smiles People S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko otsailaren 4an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1401803