4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktu orokorra. 51/2013 prozedura arrunta
Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:
Técnicas de Gestión Operadora SAk (Gesteco) sustaturik, Miramón prokuradore jauna ordezkari eta García Bartolomé legelari jauna defendatzaile dituela, 51/13 judizio arruntaren prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan Natalia Nieto Cacho demandatu andrearen aurka, eta 2014ko otsailaren 4an 23/14 epaia eman da. Hona epaitza:
Epaitza:
Osorik baiesten dut Miramón prokuradore jaunak Técnicas de Gestión Operadoraren (Gesteco) izenean jarritako demanda, Natalia Nieto Cachoren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera:
–24.000 euro.
–Zenbateko horren gaineko interesak, 2013-07-22tik epaia eman bitartean diruaren legezko interes tasarekin, eta tasa hori bi puntutan handituta epai honen egunetik osorik ordaindu bitartean.
–Prozeduraren kostuak.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaio demandatuari, non epaia azalduko baita –idazpurua eta epaitza–, labur), eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; jakinarazi eta biharamunetik ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da errekurtsoa epaitegi honetan, Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko dira honako hauek: apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/2011 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).
Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, 2011ko azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut, idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie eta epaien liburuan sartuko da.
Publiko egitea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.
Eta Natalia Nieto Cacho non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2014ko otsailaren 3an.–Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1401827