4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 1050/2012 prozedura
Martín Corera Izu jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkaria.
Bulego judizial honetan bideratzen ari den 0001050/2012-D hipoteka betearazpenean, hurrengo finka enkante bidez besterentzea erabaki da:
–Enkantean jartzen den ondasun finka:
Aitzoaingo mugapean. Industria nabea, zazpi zenbakia, beheko solairua eta solairuartea dituena, toki honetan dagoena: Aizoaingo eta Berriobeitiko garraio zerbitzurako poligono baterako UPSaren UA-l jarduketa unitateko 4. eta 5. lurzatiek osatzen duten orubeko industria nabeen eremuan, “Plazaola industrialdea” izeneko B-1 saila izenekoan. Beheko solairua eta solairuartea ditu. Beheko solairuan berrehun eta berrogeita bederatzi metro eta hirurogei dezimetro koadro (249,60 m²) ditu, eta solairuartean berrogeita bat metro koadro (41 m²). Mugak: aurreko aldean, iparraldean dagoen bidea; sartu eta eskuinetara, 6. nabea; ezkerretara, 8. nabea; eta atzeko aldean, 9. nabea.
Ehuneko hiru koma zero bosteko kuota du (%3,05).
Inskripzioa: Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.923. liburukia, 34. liburua, 209. orria, Berriobeitiko 519. finka.
–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako:
Berrehun eta hamabost mila euro (215.000,00 euro).
–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegian (Iruñeko San Roke kalea 4, 4. solairua), 2014ko maiatzaren 8ko 10:30ean.
Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.
–Ondasun higiezinaren edukitza egoera: ez dago horren berririk.
Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.
Iruñean, 2014ko otsailaren 3an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1401829