4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 906/2012 hipoteka-betearazpena
Martin Corera Izu jauna, idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 906/2012 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2014ko maiatzaren 22ko goizeko hamar eta erdietan egin dadin organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.
Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:
Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco de Santander (IBAN: ES55) entitatearen 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan (oharretan 3161 0000 06 0906 12 erreferentzia adieraziz) finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da ez dela ageri.
Ediktu honek betearazpeneko alderdiari jakinarazteko balioa izan beza, non den jakiterik ez baitago.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.
Finkaren identifikazioa:
Olkozko OS1 exekuzio unitateko OS1-3 lurzatia. Mila zazpiehun eta hamar metro koadroko azalera du, eta hauxe du helburua: familia bakarreko etxebizitza binakakoa izatea. Eraikigarria da, Biurrun-Olkozko Udal Planean ezarritako baldintzetan.
Inskripzioa: Iruñeko 3. Jabetza Erregistroa, 3692. liburukia, 17. liburua, 124. orria, 1.199. finka. Balorazioa: 505.356,40 euro.
Iruñean, 2014ko otsailaren 5ean.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1401828