4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 1365/2012 falta-judizioa
Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Fede eta lekukotza ematen dut: 1365/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz, haren idazpurua eta epaitza:
104/2013 epaia. Agoitzen, 2013ko irailaren 20an.
Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, maula-falta bat dela-eta bideratu diren 1365/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzaile gisa Sagrario Larraz Iriarte andrea aritu da, eta alderdi salatu gisa Juan Rubio Fajardo, José Rojas Ramírez eta Juan Carlos Muñoz Mora jaunak.
Epaitza:
Juan Rubio Fajardo, José Rojas Ramírez eta Juan Carlos Muñoz Mora jaunak absolbitu egiten ditut leporatu zaizkien egitateetan izan dezaketen edonolako erantzukizun penaletik, adierazpen guztiak aldekoak direla. Kostuak ofizioz ordainduko dira.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adieraz bekie honen kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Horretarako idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost eguneko epean, epai hau jakinarazten denetik hasita.
Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta jasota geldi dadin eta Juan Rubio Fajardo, José Rojas Ramírez eta Juan Carlos Muñoz Mora jaunei jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, hau egiten eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2014ko otsailaren 6an.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domench.
Iragarkiaren kodea: J1402037