2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Auñamendi Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko urriaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Auritzen, 2013ko azaroaren 19an.–Mankomunitateko burua, Orreaga Urtasun Alegre.
Iragarkiaren kodea: L1402806