39. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2012ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2012ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2012ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 28an.

ERANSKINA

Mankomunitatearen 2012ko plantilla organikoa honako hau da:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Administrazio-kontratudunak

Idazkari-kontu hartzailea. Maila: A. Lanaldia: %15. Lanpostuko osagarria: %19. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Administrazio-kontratudunak

Kargua: idazkari-kontu hartzailea, txandaka beteko dena. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19. Lanaldia: %35. Egoera: jardunean.

Ezkarozen, 2014ko otsailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1402693