35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Ibero alderdiko ola, dorrea eta gainerako eraikinak, Leitzako eta Goizuetako udal mugapeetan (Nafarroa) daudenak, ondasun inbentariatu deklaratzen dituena.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak honako hau adierazi du:

“Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak urriaren 30ean eman 349/2013 Ebazpenak espedientea ireki du Ibero alderdiko ola, dorrea eta gainerako eraikinak, Leitzako eta Goizuetako udal mugapeetan (Nafarroa) daudenak, ondasun inbentariatu deklaratzeko. Ebazpenean xedatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar zela eta 30 eguneko epea eman zen interesdunek egoki iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten. Hala, ebazpena 2013ko azaroaren 26an argitaratu zen. Ezarritako epea iraganik, ez da alegazio bat ere jaso.

Proposatu da, hartara, Ibero alderdiko ola, dorrea eta gainerako eraikinak, Leitzako eta Goizuetako udal mugapeetan (Nafarroa) daudenak, ondasun inbentariatu deklaratzea.”

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ibero alderdiko ola, dorrea eta gainerako eraikinak, Leitzako eta Goizuetako udal mugapeetan (Nafarroa) daudenak, ondasun inbentariatu deklaratzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Leitzako Udalari, Goizuetako Udalari eta Iparraldeko Ur Konfederazioari jakinaraztea. Aditzera ematen zaio haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 27an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ana Zabalegui Reclusa.

Iragarkiaren kodea: F1401610