4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Enkante deialdiaren ediktua. 232/2013 prozedura
María Mercedes Yanguas Vieira andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria.
Bulego judizial honetan bideratzen ari den 0000232/2013 hipoteka betearazpenean, hurrengo ondasuna enkante bidez besterentzea erabaki da:
–Higiezina: merkataritzako lokala, Zarrakazteluko Cañada kaleko 9ko etxeko beheko solairuan. 6.964 zenbakidun finka, Zarrakaztelukoa. Inskripzioa: 2.067. liburukia. 103. liburua. 141. orria.
–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 41.000 euro.
–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: apirilaren 11n, 12:00etan, organo honetan.
–Enkantearen baldintzak eta informazioa:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren ES55 0049 3569 9200 05001274 kontuan, 3412 0000 06 0232 13 kontzeptu gisa, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:
Ez dago jasota higiezinaren edukitza-egoera.
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta José Luis Lizarraga Leozi, María Pilar Rodrigo Azcarateri eta Ana María Mondela Aldazi jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.
Tuteran, 2014ko otsailaren 7an.–Idazkari judiziala, María Mercedes Yanguas Vieira.
Iragarkiaren kodea: J1402207