4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA
Enkante deialdiaren ediktua. 479/2013 prozedura
María Mercedes Yanguas Vieira andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria.
Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra S.C. Limitada de Créditoren izenean eta hori ordezkatuz, 0000479/2013 hipoteka-betearazpenaren prozedura bideratu da, Ramón Sainz Garcíaren aurka, eta erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkantearen bidez:
1.–Bat zenbakidun departamentuaren hamabiren zatiezin baten partaidetza. Lokala, sotoan dagoena, non garajeak eta trastelekuak baitaude, Tuterako Muro kaleko 31ko eraikinean. Inskripzioa: 3.025. liburukia, 753. liburua, 68. orrialdea, 31.690/13 finka. 10.000 euroan baloratu da.
2.–Hiri finka. 21 zenbakiduna. Aparkatzeko plaza, 12 zenbakiduna, Tuterako Pablo Sarasate kaleko 1eko eraikineko lehenengo sotoan dagoena. 13,35 m²-ko azalera du. Inskripzioa: 3337. liburukia, 921. liburua, 17. orria, 39.765. finka. 10.000 euroan baloratu da.
3.–33 zenbakidun hiri finka. Aparkatzeko plaza, 12 zenbakiduna, Tuterako Pablo Sarasate kaleko 1eko eraikineko bigarren sotoan dagoena. Azalera, 13,35 m². Inskripzioa: 3.337. liburukia, 921. liburua, 41. orria, 39.777. finka. 10.000 euroan baloratu da.
Guztiak Tuterako 1. Jabetza Erregistrokoak dira.
4.–Hiri finka. Etxebizitza, duplex motakoa, El Burgo de Ebro alderdian. Eraikinari “Edificio Arona” esaten zaio, eta 232 Errepide Nazionalaren aurrean dago. Eranskin gisa, aparkatzeko 32 eta 19 zenbakidun plazak eta 25 zenbakidun trastelekua ditu. 123,10 m²-ko azalera du. Inskripzioa: 4.480. liburukia, 82. liburua, 5.786. finka (Burgo de Ebro). Zaragozako 13. Jabetza Erregistroa. 145.000 euroan baloratu da.
–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko martxoaren 28an, 9:30ean, organo honetan, Tuterako Merindades etorbideko 66an.
–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.
–Higiezinaren edukitza egoera: ez da ageri.
Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.
Tuteran, 2014ko otsailaren 7an.–Idazkari judiziala, María Mercedes Yanguas Vieira.
Iragarkiaren kodea: J1402206