35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 524/2012 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 524/12 prozedura arrunta bideratzen ari dela, kooperatiben arloko ekintzak direla eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2013ko azaroaren 6an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren 524/2012 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Cooperativa de Viviendas El Salvadorrek sustatu du auzia, Miguel Leache Resano prokuradoreak ordezkatuta eta Celso Galar Barangua legelari jaunak lagunduta, Alfredo Alonso Larumberen aurka (auzi-ihesean) kopuru baten erreklamazioa dela eta.

Epaitza:

Baiesten dut Miguel Leache Resano prokuradoreak, Cooperativa de Viviendas El Salvadorren izenean eta hura ordezkatuz, Alfredo Alonso Larumberen aurka (auzi-ihesean) jarritako demanda eta, horrenbestez, 6.822,44 euro ordaintzera kondenatzen ditut, gehi legezko interesak.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Magistratua.

Eta Alfredo Alonso Larumbe jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1401026