4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 501/2012 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako 501/12 prozedura arrunta bideratzen ari dela, sozietateen administratzaileen aurkako erantzukizunezko ekintzengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
Epaia:
Iruñean, 2013ko urriaren 23an.
Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 501/2012 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Alfaro & Berango, S.L.k sustatu du, Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatuta eta Francisco Javier Díez Tanco legelariak lagunduta, auzi-ihesean den Andrés Gracia Baronaren aurka, diru-kopuru baten erreklamazioa dela-eta (administratzailearen erantzukizuna).
Epaitza:
Baiesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak, Alfaro & Berango, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Andrés Gracia Baronaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, kondenatzen dut 8.746,26 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik osorik ordaindu arte sorrarazitako legezko interesak.
Alderdi demandatua kondenatzen dut kostuak ordaintzera.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Magistratua.
Eta Andrés Gracia Baronari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.
Iragarkiaren kodea: J1401025