4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 222/2013 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 222/2013 prozeduran, autoa eta dekretua eman dira 2013ko urriaren 28an, eta antolaketarako eginbidea 2013ko urtarrilaren 24an, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Infocenter, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1401293