2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena
6/1990 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan xedatua betetzeko, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2014ko otsailaren 6an egin batzar arruntean, honako hau erabaki zuen aho batez:
–Hasiera batean onestea 2014ko aurrekontuaren espedientea eta 2014ko plantilla organikoa.
–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen egoitzako iragarki oholean jartzea, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.
–Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.
Los Arcosen, 2014ko otsailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1402251