2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Kreditu berezia izanen da, eta 2013ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan 441.62101 kontu-saila sortu du (“Edateko uraz hornitzeko sarearen konponketa”), 24.876,39 euroko zenbatekoa duena. 2013ko ekitaldiko diru-sarreren aurrekontuaren 8700 kontu-sailaren kontura finantzatuko da (“Diruzaintzako gerakina”).
Bidankozen, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.
Iragarkiaren kodea: L1402249