35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aurrekontuko 1/2014, 2/2014 eta eta 3/2014 aldaketak.
Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2014ko otsailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean (2013tik luzatua) aldaketa egiteko 1/2014, 2/2014 eta 3/2014 espedienteak, kreditu bereziak sortuko baitira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, direlako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Valtierran, 2014ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1402312