35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa xehakatua 4. poligonoko 12. lurzatian.
Behin betiko onespena

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 5879. Ebazpena, 2013ko irailaren 24koa, eta orobat ikusirik auzitegi beraren 245. Ebazpen Probidentzia, urriaren 15ekoa; ikusirik, halaber, Udalbatzako legelariaren 2013ko urriaren 18ko txostena; ebazpen horren kontra para litezkeen errekurtsoak deusetan ukatu gabe, Urdazubirako onetsitako hirigintzako determinazio guztiek ahalik eta lasterren indarra hartzeko xedez, udal honek, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatu puntuala Urdazubiko Planeamenduan, 4. poligonoko 12. lurzatiaren (Apalena etxea) babes araubidea deskatalogatzeko. Sustatzailea Felipe Villares Otheguy jauna da. Orobat onetsi zen jendaurrean edukitzea. Iragarkia 2013ko 220. Nafarroako Administrazio Auzitegian argitaratu zen, azaroaren 14an.

Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzirik, Urdazubiko Udalak, 2013ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa xehakatu puntuala Urdazubiko Planeamenduan, 4. poligonoko 12. lurzatiaren (Apalena etxea) babes araubidea deskatalogatzeko. Sustatzailea Felipe Villares Otheguy jauna da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Urdazubin, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

ERANSKINA

UDAL PLANEKO ARAUDI ALDATUA

“29. artikulua. Ondare arkitektonikoaren sailkapena eta katalogoa.

a) Historiaren, artearen eta tipologiaren aldetik dituzten ezaugarriak direla-eta banaka babestu behar diren eraikinak biltzen ditu.

Bi interes maila ezarri dira, babes mailen arabera. Planoetan honela zehaztuta:

1.–Babes osoa.

2.–Ingurumen babesa.

b) Interesa duten eraikinen katalogoa.

Katalogo hau egiteko, oinarri gisa hartu da Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundearen Ondare historiko-artistikoaren inbentarioa. Inbentario horretan sartutako eraikinak planoetan zehaztuta daude. Katalogoko erreferentzia izendapen katastrala da. Edonola ere, identifikazioari begira, planoek lehentasuna izanen dute idatzizko erreferentziaren gainetik (azken horrek aldaketak izan ditzakeelako aldaketa katastralen ondorioz).

Eraikin babestuei beste eraikin batzuk erantsi zaizkienean, babesaren barnean jatorrizko eraikina soilik sartzen da, eta “Baserri” gisa zehaztu da.

1 eta 2A babes maila duten eraikinek Vianako Printzea Erakundearen aldeko txostena izan beharko dute obra lizentzia eman aurretik.

Fatxadetako armarriek berariazko lege babesa dute, martxoaren 14ko 571/1963 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu hori interes historiko-artistikoko armarri, ikur, heraldikako harri, justizia-harri, muga-gurutze eta antzekoen babesari buruzkoa da. Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin bat, interes kulturaleko ondasun deklaratu dira eta, beraz, katalogoan sartu dira elementu berezi babestu gisa.

AUZOA

ETXESAILA

LURZATIA

BABESA

ALKERDI

19

184

2A

Borda

ALKERDI

20

185

2A

Baserria

ALKERDI

24

189

2A

Baserria

ALKERDI

15

180

2B

Baserria

ALKERDI

1

181

2B

Baserria

ALKERDI

101

-

2B

ALKERDI

41

171

2B

DANTXARINEA

149

149

1

Pilotalekua

DANTXARINEA

144

31

2C

Beheko solairua

DANTXARINEA

143

28

1

Pilotalekua

DANTXARINEA

140

3

2C

Etxebizitza

LANDIBAR

129

20

2B

Baserria

LANDIBAR

129

21

2B

Baserria

LANDIBAR

136

18

2B

Baserria

LANDIBAR

122

5

2B

Baserria

LANDIBAR

120

2

2B

Baserria

LANDIBAR

119

1

2B

Baserria

LANDIBAR

124

9

2B

Baserria

LANDIBAR

125

10

2B

Ikuztegia

LEORLAS

156

5

2B

LEORLAS

155

4

2B

LEORLAS

154

6

2B

LEORLAS

157

7

2B

LEORLAS

143

8

2B

TELLERIA

193

48

2A

Baserria

URDAZUBI

111

27

2A

Frantxistegia

URDAZUBI

113

30

2A

Udala

URDAZUBI

114

36

2B

Koxka jatetxea

URDAZUBI

116

38

2B

Baserria

URDAZUBI

109

24

2B

URDAZUBI

109

25

2A

URDAZUBI

104

17

2B

URDAZUBI

104

16

2B

URDAZUBI

104

15

2A

URDAZUBI

104

14

2A

Indiano Baita

URDAZUBI

105

20

2B

URDAZUBI

118

40

2B

URDAZUBI

103

13

2B

URDAZUBI

103

11

2A

Mitxelena etxea

URDAZUBI

103

10

2B

URDAZUBI

100

2

1

San Salbadorreko eliza

URDAZUBI

100

3

2B

URDAZUBI

100

5

2B

URDAZUBI

115

37

2B

Errota

Iragarkiaren kodea: L1401161