35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Ultzamako Udalaren 2014ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasiera batean onesteko erabakia Odietako Udalak hartu zuen, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, eta 2014ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

Erripan (Odieta), 2014ko otsailaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen plantilla organikoa: 2014

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: O.L. Osagarriak: %35 (lanpostukoa). Egoera administratiboa: hutsik. Baldintzak: Batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita Batasuneko burua.

2. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa: 2014

Lanpostua: administrari-ofiziala Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: O.L. Osagarriak: Maila: %16. Egoera administratiboa: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea. Lanaldi partziala (30 ordu astean).

3. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Izen-deiturak: Mariezcurrena Baleztena, Jaione. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: O.L. Zerbitzuak noiztik onartuak: 2002-07-15. Egoera administratiboa: eszedentzian.

4. ERANSKINA

Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa: 2014

Lanpostua: administrari-ofiziala Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: O.L. Osagarriak: Maila: %16. Egoera administratiboa: Jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea. lanaldi partziala (30 ordu astean).

5. ERANSKINA

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Izen-deiturak: Irure Ibero, Itziar. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: O.L. Zerbitzuak noiztik onartuak: 2011-03-16. Egoera administratiboa: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1402262