35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Egiturazko aldaketa xehakatua Larragako Udal Planean.
Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2014ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, egiturazko aldaketa xehakatua hasiera batean onetsi zuen Larragako Udal Planean, hirigintzako araudiaren 106-B artikuluari dagokionez, Comercial Ramón Corera, S.L.k sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan 79.2 artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Larragan, 2014ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1402261