1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
21/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Manuel Arana Soret jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuak onetsi zituen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuen 68.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, izendatu eta kargutik kenduko duela Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendaria, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik.
Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Manuel Arana Soret jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru Dekretu hau jakinaraztea interesdunari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.
Iragarkiaren kodea: F1402278