214. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Jarduera sailkatua. Ezartzea

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako iragarki oholean jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduera lizentziaren eskabidea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Interesdunek eskura izanen dute eskabide hori udal bulegoetan, Berbintzanako Foruen plazako 1ean.

Espedientea: MA - AACC - 2016-002. Titularra: Sat Lagunilla. Jarduera: nekazaritzarako lanabesen biltegia. Tokia: Berbintzanako 75. poligonoko 612. lurzatia (lehen 3-3).

Berbintzanan, 2016ko urriaren 17an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1612204