35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, zerbitzu anitzetako 2. mailako ofizial eta zerbitzu anitzetako-lorategietako 2. mailako ofizial izateko lanpostuak kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko

Espedientea: Contr–Simpli / 2014/2.

Uharteko Udalak, 2013ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2013. urteko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira entitatearena berarena, Musika Eskolarena eta Kirol Patronatuarena.

Halaber, Udalak, 2013ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran, 2013ko plantilla organikoaren zenbait puntu aldatu zituen, eta behin betiko argitaratu ziren 2013ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an.

2013rako lan publikoaren eskaintza 2013ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ean, argitaratu zen, eta hartan sartzen zen lanpostu hauek kategoriaz igotzea: zerbitzu anitzetako 2. mailako ofizialen bi lanpostu (40/21 eta 40/29) eta lorategietako 2. mailako ofizialen bi lanpostu (40/23 eta 40/24). 40/29 eta 40/23 lanpostuetarako euskaraz jakin beharra dago (2. H.E.), eta 40/21 eta 40/24 lanpostuetarako, berriz, euskaraz jakiteak %5eko balorazioa du.

Abuztuaren 30eko 2511/1993 Legegintza Foru Dekretuaren 33.1. artikuluak xedatzen du “izendapen librekoak ez diren lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez bete behar direla, eta hartan parte hartzen ahalko dutela kasuan kasuko Administrazio Publikoko funtzionarioek, baldin eta lanpostu hutsei dagokien maila berekoak badira eta deialdian zehazturiko lanbide-kualifikazioa eta gainerako betekizunak betetzen badituzte”. Bestalde, Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluak ezartzen duenez, plantilla organikoetan funtzionarioendako erreserbatzen diren lanpostuak bide hauetariko bat erabiliz beteko dira eta, zehazki, merezimendu lehiaketa bidez.

Horiek horrela, honako deialdi hau onetsi da, Alkatetzaren ebazpen bidez:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Uharteko Udaleko lanpostu hauek kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzea: zerbitzu anitzetako 2. mailako ofizialen bi lanpostu huts eta zerbitzu anitzetako-lorategietako 2. mailako ofizialen bi lanpostu huts.

Lanpostuek kode hauek dituzte plantilla organikoan: zerbitzu anitzetakoek 40/21 eta 40/29 eta lorategietakoek 40/23 eta 40/24.

Hona zein diren deialdi honen arauak: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Uharteko Udaleko hitzarmen kolektiboa eta deialdi honen oinarriak.

1.2. Galdatzen den gutxieneko puntuazioa gainditurik puntuaziorik handiena eskuratzen duten izangaiak izendatuko dira deialdiko lanpostuak betetzeko, eta plantilla organikoan lanpostu horietarako aurreikusirik dauden ordainsari eta osagarriak eskuratuko dituzte. Orobat, Uharteko Udaleko langileei buruz indarra duten xedapenetan aipatzen diren eskubide eta betebeharrak izanen dituzte, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kideturik jarraituko dute.

1.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aitzin lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

1.4. Lanaldia izanen da Udalak lan urte bakoitzerako ezarritakoa.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko ondoko betebeharrak bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Uharteko Udaleko langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

3.–Eskabideak, aurkezteko epea eta lekua.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Uharteko Udaleko erregistro orokorrean, San Juan plazako 1ean (posta kodea: 31620), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

3.2. Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabidearen eredua Uharteko Udalaren Erregistro Orokorrean eskura daiteke.

3.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak, salbu eta Uharteko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari Giza Baliabideen Departamentuak.

Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatu beharko dituzte, behar bezala ordenatuta, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Tokiko Gobernu Batzarrak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta horiek ebatzi ondoan, Tokiko Gobernu Batzarrak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.–Epaimahaiko kideak.

5.1. Lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian hauek izanen dira:

–Mahaiburua: Iñaki Crespo San José, Uharteko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: José Salas Martin, Uharteko Udaleko zinegotzia.

–Mahaikidea: Jorge Camino Unzu, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

–Ordezkoa: Javier Chapero, ingeniari teknikoa, Uharteko Udaleko aholkularia.

–Mahaikidea: Santiago Espinal Tellechea, Atarrabiako Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

–Ordezkoa: Iñaki Tanco Hualde, Uharteko Udaleko arkitekto aholkularia.

–Mahaikidea: Juan Andrés Viedma Feligreras, Uharteko Udaleko lorategien zerbitzuko arduraduna.

–Ordezkoa: Alberto Leache Oscoz, Atarrabiako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Mahaikidea: Xabier Diaz Piñar, Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: Ana Mindegia Ilarregi, Uharteko Udaleko lan-kontratudunen ordezkaria.

–Mahaikide idazkaria: Esperanza Subiza Espinal, Uharteko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: María Angeles Garciandia Alvarova, Burlatako Udaleko idazkaria.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bost egunean osatu beharko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, batzordeburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Merezimendu lehiaketa nola eginen den.

6.1. Merezimendu lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2.1. Lehiaketaldia 40/29 eta 40/23 lanpostuetarako: Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu arte.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu arte.

6.2.2. Lehiaketaldia 40/21 eta 40/24 lanpostuetarako: Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu arte.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 20 puntu arte.

c) Euskaraz jakitea, gehienez ere 5 puntu. Aurkeztu beharko da euskara titulua edo gaitasun agiri baliokidea, Hizkuntza Eskola Ofizialak emana.

Izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatu eta frogatutako merezimenduak, II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Lehiatzaileei bidezkotzat jotzen dituen argibideak eskatzen ahalko dizkie epaimahaiak aurkezturiko merezimenduak zehazteko. Haiek gehienez ere hiru egun izanen dituzte horretarako, eskatzen zaienez geroztik. Argibide horiek ez diete izangaiei balioko froga osagarriak aurkezteko ez eta epaimahaiak puntu gehiago edo gutxiago emateko ere.

6.3. Lehiaketako elementuen balorazioa burutu ondoan, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Herriko Etxeko iragarki oholean, eta bost egun naturaleko epea emanen du, interesdunek beren eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten balorazio horri buruz.

6.4. Oposizioaldia: lanpostuaren eginkizunei eta edukiari buruzko proba teoriko-praktikoa: 40 puntu arte.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 20 puntu behar dira gainditzeko.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa lehiaketaren gainerako ataletako puntuazioari batuko zaio, bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa ateratzeko.

6.5. Lehiatzaileen puntuazioan berdinketarik izaten bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Aurkeztu diren alegazioak ebatziko ditu epaimahaiak, eta ondoren proba praktikoa gainditu duten izengaien zerrenda igorriko dio deialdia egin duen organoari, bakoitzak lehiaketaren sail guztietan eskuratu duen puntuazioa zehazturik, eta puntuaziorik handiena erdietsi duen lehiatzailea izendatzeko proposamena eginen du.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkatearen ebazpenaren bidez eginen da puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren izendapena.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Lehiatzaileak izendapena jakinarazi eta ondoko hamar egun naturalean jabetu behar du lanpostuaz.

8.4. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbestekoetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiaren 7. oinarriak aipatzen duen zerrendan hurrengo heldu den lehiatzaileak beteko du hutsunea.

9.–Izangaiek ekarritako agiriak.

9.1. Ekarritako agiriak berreskuratu ahal izanen dira, halaxe eskatu ondotik eta betiere erreklamazio edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapena onesten duen ebazpena jakinarazi eta beste hiru hilabeteren buruan.

9.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

9.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

10.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo horretako bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, organo egileari aldez aurretik errekurritzeko asmoa dagoela adierazita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10.2. Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Uharteko alkateari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetean.

Uharten, 2014ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Iñaki Crespo San Jose.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako 2. mailako ofizialaren lanpostua edo zerbitzu anitzetako-lorategietako 2. mailako ofizialarena (ezabatu ez dagokizuna) kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ……..zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, data honetan: ...........

1.–Norberaren datuak.

Izen-deiturak

Jaioteguna eta jaioterria

NANa

Helbidea ...................................... P.K.

Etxeko telefonoa ................................ Lantokiko telefonoa

2.–Administrazio datuak.

a) Administrazio egoera:

–Lan-kontratudun finkoa:

  • Jardunean.

b) Egungo destinoa:

Lanpostua

Lanpostuaz jabetu zeneko eguna

Alorra:

c) Zein maila edo taldetakoa.

3.–Sinatzaileak adierazten du eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

4.–Eskabidearekin batera, aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditut.

Hortaz, eskabide honetan aipatutako deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Uharten, 20....(e)ko .............aren ............(e)an

(Sinadura)

II. ERANSKINA

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Edozein administrazio publikotan, deialdian eskatzen den maila/talde eta titulazioko lanpostuan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko 1,50 puntu.

2. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko puntu 1.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Deialdi honetan parte hartzeko ezinbestekoa den titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, Estatukoa edo nazioartekoa.

3. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: 4 puntu gehienez.

5. Doktore edo lizentziadun maila, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: 2 puntu gehienez.

6. Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero.

2. b) atal honen puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da 40/21, 40/29 eta 40/23 lanpostuetan eta 20 puntukoa 40/24 lanpostuan.

c) Euskara jakiteagatik: atal honetan gehienez ere 5 puntu emanen dira EGA edo C1 edukitzeagatik. Horien azpiko titulazioei puntu hauek emanen zaizkie: A1 tituluak puntu 1 izanen du, A2 tituluak 2 puntu, B1 tituluak 3 puntu eta B2 tituluak 4 puntu. Izangaiak NAPIko proba egiten badu, erakunde horrek emanen duen puntuazioa 0 puntutik 5era bitartekoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: L1401357