2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Deialdia, Agoizko Udalaren zerbitzuko eskolazain
izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko,
aldi baterako lan-kontratupean. Eskolazaina Agoizko San Migel ikastetxe publikoan ariko da. Akats zuzenketa, deialdiaren
6. oinarria aldatzea
Agoizko Udalak, 2013ko azaroaren 7ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, besteak beste, akats zuzenketa egitea, 6. oinarria aldatuz, deialdi honetan: Agoizko Udalaren zerbitzuko eskolazain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako lan-kontratupean. Eskolazaina Agoizko San Migel ikastetxe publikoan ariko da. Hona hemen:
1. Deialdiaren 6. oinarria (“Oposizioa nola eginen den”) aldatzea. Honako hau dioen tokian:
Bigarren fasea: probak eta ariketak:
a) Lehen proba: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak prestatutako hainbat proba psikotekniko eginen dira, izangaiak deialdiaren xedeko lanpostuaren izaerari eta ezaugarriei nola egokitzen zaizkien baloratzeko. Oposizioko epaimahaiak onartu egin beharko du zerbitzu horrek izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa. Ez du eraginik izanen puntuazioaren ondorioetarako, izangaien gaitasunaren gainean baizik. Oposizio-lehiaketatik baztertuak geldituko dira proba hori gainditzen ez dutenak.
b) Bigarren proba: Teorikoa, kultura orokorrari buruzkoa.
Gehienez ere, bi orduz erantzun beharko dira kultura orokorreko hainbat galdera. Erantzun laburrak edo test motakoak emanen dira, idatzita, II. eranskineko gaiei buruz. Okerreko erantzunei 0,20 puntuko zigorra ezarriko zaie. 40 punturainoko balorazioa emanen zaio.
c) Hirugarren proba: Praktikoa. Epaimahaiak zehaztuko du zein ariketa praktiko eginen diren, bete beharreko eginkizunekin zerikusia dutela. 40 punturainoko balorazioa emanen zaio. Kasu praktiko bakoitza egiteko ordubete izanen da, gehienez ere.
d) Elkarrizketa epaimahaikoekin. 10 punturainoko balorazioa emanen zaio.
Honela behar du:
Bigarren fasea: probak eta ariketak:
a) Lehen proba: Praktikoa. Epaimahaiak zehaztuko du zein ariketa praktiko eginen diren, bete beharreko eginkizunekin zerikusia dutela. 40 punturainoko balorazioa emanen zaio. Kasu praktiko bakoitza egiteko ordubete izanen da, gehienez ere.
b) Bigarren proba: Teorikoa, kultura orokorrari buruzkoa.
Gehienez ere, bi orduz erantzun beharko dira kultura orokorreko hainbat galdera. Erantzun laburrak eta/edo test motakoak emanen dira, idatzita, II. eranskineko gaiei buruz. Okerreko erantzunei 0,20 puntuko zigorra ezarriko zaie. 40 punturainoko balorazioa emanen zaio.
c) Hirugarren proba: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak prestatutako zenbait proba psikotekniko izanen dira, izangaiak deialdiaren xedeko lanpostuari eta haren ezaugarriei nola egokitzen zaizkien baloratzeko. Oposizioko epaimahaiak onartu egin beharko du zerbitzu horrek izangai bakoitzari ematen dion balorazioa. Ez du eraginik izanen puntuazioaren ondorioetarako, izangaien gaitasunaren gainean baizik. Oposizio-lehiaketatik baztertuak geldituko dira proba hori gainditzen ez dutenak.
d) Elkarrizketa epaimahaikoekin. 10 punturainoko balorazioa emanen zaio.
Agoitzen, 2013ko azaroaren 8an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1401282