35. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39/2014 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2013an egin ziren probak gainditu zituztenei agiri hori emateko baimena ematen du.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak, 1535/1985 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) sortu zuen.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak, abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduaren bidez, Euskara Zerbitzuari esleitu zizkion EGA agiria lortzeko probak prestatu, egin eta zuzentzeko eginkizun teknikoak.

Gaur egun, EGA agiria ondoko bideetakoren bat erabiliz erdiets daiteke:

1.–EGA agiria eskuratzeko bi deialdietako probak gaindituz (azaroaren 27ko 715/2012ko Ebazpenak araututako probak). 2013an bi deialdi egin dira: bata martxoan eta bestea irailean.

2.–Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Graduko ikasketak (gehienak edo den-denak) euskaraz eginez. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtagiria egin beharko du esanez izangaiak EGA agiria emateko euskara maila nahikoa duela.

2013. urteari dagozkion prozesuak bukatu dira. Beraz, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak prozesu horiek gainditu dituztenei Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea proposatu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1. artikuluko g) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.º Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea 2013an agiri hori lortzeko probak gainditu zituzten pertsonei. Ebazpen honen I. eranskinean proba horiek gainditu zituztenen zerrenda ageri da.

2.º Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematea 2012/2013 ikasturtean Irakasleen Graduko ikasketak bukatu dituzten ikasleei. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtagiria egin beharko du eta bertan adierazi ikasleak ikasketak (gehienak edo den-denak) euskaraz egin dituela eta EGA agiria eskuratzeko euskara maila nahikoa duela. Aipatu baldintzak betetzen dituztenen zerrenda ebazpen honen II. eranskinean dago.

3.º Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Eranskinak interesatuen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuan.

4.º Ebazpen hau eta bere eranskinak Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta Euskara Atalera igortzea.

5.º Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2014ko otsailaren 11an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1402236