4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 1015/2013 prozedura
Pablo Santamaría Moreno jauna, Zaragozako Lan arloko 7. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Fraternidad Muprespak eskaturik, Gizarte Segurantzaren gaineko erreklamazioa dela-eta, Encofrados Joferal, S.L.ren aurka bideratu den 0001015 /2013 prozesuaren barnean, erabaki da Encofrados Joferal, S.L.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko otsailaren 4ko 09:45ean ager dadin epaitegi honetako Lan arloko 7. epaitegiko 34. judizio aretoan (Ciudad de la Justiciako Vidal de Canellas eraikina), adiskidetze ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela-eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta Encofrados Joferal, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Zaragozan, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkari judiziala, Pablo Santamaría Moreno.
Iragarkiaren kodea: J1401554