4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 15. EPAITEGIA
Jakinarazpen zedula.
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 1228/2013 prozedura
María Dolores Marín Relanzón andrea, Madrilgo Lan arloko 15. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Miguel Ángel Gallego Martín jaunak eskaturik Grupo ISN Integración de Servicios Nuevosen, Integración de Servicios Auxiliares, S.A.ren eta Integración de Servicios Plásticos Nuevos, S.L.ren aurka, kaleratzeak / kargu-uzteak oro har direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1228/2013 prozeduran, ebazpen hau eman da:
Baiesten dut Miguel Ángel Gallego Martín jaunak Integración de Servicios Nuevos, S.L., Integración de Servicios Auxiliares, S.A. eta Integración de Servicios Plásticos, S.L. enpresen aurka jarritako demanda, eta deklaratzen dut iraungi dela auzi-jartzailea eta demandatutako enpresak lotzen zituen lan harremana, ebazpen honen egunean (2014-1-9), eta enpresa hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.344,09 euroko kalte-ordaina ordaintzera.
Orobat, enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.866,62 euro ordaintzera 2014ko azaroko eta abenduko soldata gisa, gehi %10eko berandutza interesa.
Absolbitzen ditut Integración de Servicios Nuevos, S.L. eta Integración de Servicios Plásticos, S.L.
Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, ohartaraziz ez dela irmoa eta haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, jakinaraztean, alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri emanen du. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsogileak, doako justiziaren onuradun izan ezean, kondenaren xede den diru kopurua sartu izanaren gordekina aurkeztu behar du, hain zuzen epaitegi honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan (2513 zenbakia, 65 kodea), Madrilgo Pincesa kaleko 2an (diru-sarreran espediente zenbakia azalduko da). Era berean, errekurtsoa jartzerakoan 300 euro kontsignatu beharko ditu, gordailu gisa, banku-kontu horretan (diru-sarreran prozedura zenbakia azalduko da).
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Integración de Servicios Auxiliares, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoen ebazpenenak, prozedurari amaiera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten epai edo dekretuenak, edo epatzeenak.
Madrilen, 2014ko urtarrilaren 13an.–Idazkari judiziala, Maria Dolores Marin Relanzon.
Iragarkiaren kodea: J1401181