32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 419/2013 epaia

Inés Alvarado Fernández andrea, Bilboko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Ángel Chaparro Garcíak, Antonio Rolán Crespok eta Manuel Sobrado Lópezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Recia Estructuras, S.L.ren, UTE Estacion Matikoren eta UTE Metro Uribarriren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 931/2012 lan prozesu arruntaren autoetan, hauxe eman da:

419/2013 epaia.

Bilbon, 2013ko abenduaren 27an.

Mónica González Fernándezek, Bilboko Lan arloko 2. Epaitegiko magistratuak, SOC 931/12 jarduketa hauek aztertu ditu, non demandatzaile izan baitira Ángel Chaparro García, Antonio Rolán Crespo eta Manuel Sobrado López, eta demandatu Recia Estructuras, S.L., Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U., UTE Matiko, UTE Linea de Metro Uribarri eta Soldatak Bermatzeko Funtsa. Hauxe da epaitza, hitzez hitz:

“Baiesten dut Ángel Chaparro Garcíak, Antonio Rolán Crespok eta Manuel Sobrado Lópezek Recia Estructuras, S.L.ren, UTE Matikoren, UTE Linea de Metro Uribarriren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta Recia Estructuras, S.L., UTE Matiko eta UTE Linea de Metro Uribarri kondenatzen ditut solidarioki demandatzaile bakoitzak 14.621,64 euro ordaintzera aparteko orduengatik, gehi toxikotasun, nekagarritasun eta arrisku plusarengatik, legezko beranduntza interesarekin handitua; halaber, Recia Estructuras, S.L. kondenatzen dut 625,53 euro ordaintzera Ángel Chaparro Garcíari, 1.415,68 euro Antonio Rolán Crespori eta 1.415,68 euro Manuel Sobrado Lópezi; galarazi gabe Soldatak Bermatzeko Funtsak duen erantzukizun subsidiarioa legezko mugen barnean, eta absolbitzen dut Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U. bere aurka egindako eskakizunetatik.

Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa jartzen ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, eta horren berri eman beharko da, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz, epaia jakinarazi eta bost eguneko epean; bestetik, legelaria edo lan-harremanetako graduatua izendatu beharko da errekurtsoa formalizatzeko.

Errekurtsoa jartzeko, demandatuak kondenaren zenbateko likidoa sartu beharko du 4718 0000 65/...... kontuan, 65 kodearekin, edo telematikoki ere egin dezake, 0030-1846-42-0005001274 zenbakian (eta, kontzeptu gisa, lehenik aipatutako kontu zenbakiaren erreferentzia jarriko da), Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoan, 65 kodearekin, eta baldintza hori bete ezean errekurtsoa ez da iragarritzat joko. Horren ordez, banku-abal solidarioa erabiltzen ahalko da, epe-mugarik gabea eta kreditu entitateak igorritako lehenbiziko errekerimenduarekin ordaindu beharrekoa, LJLaren 230. artikuluan xedatutako moduan.

Era berean, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradun, langile edo kausadun izan gabe erregutze-errekurtsoa iragartzen duenak kontu korronte berean 300 euro sartu beharko ditu, 69 kodea adierazita, erregutze-errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina epaitegi honen idazkaritza judizialean aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Ez dute gordailua eta diru kopurua jarri beharko Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 229. artikuluaren 4. artikuluan ageri diren pertsonek eta entitateek.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Recia Estructuras, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 7an.–Idazkari judiziala, Inés Alvarado Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1400993