4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA
Ediktua. 22/2014 prozedura
Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: aipatuko den finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegi honetan bideratu den 0000022/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hona hemen finkaren deskribapena:
Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatutako finka, 635. liburukia, 114. liburua, 11. orria, 4.946. finka, 2.743,66 metro koadroko azalera duena.
Landa lurra.–Lur zuriko saila, Campo de Mosqueran kokatua, Canaleko finkoa, bi erregu eta hamabost almutekoa, hau da, hogeita hiru area eta sei zentiarea; erregistroko deskribapenaren arabera muga hauek ditu: iparraldean, Claudio Pelarda; hegoaldean, Féliz Ruiz; ekialdean, Antolín Apastegui, eta mendebaldean, Carmelo Martínez.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2014ko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, Jorge Navarro Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1401346