4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. Adostasunik gabeko banantzearen
gaineko 256/2012 familia-prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, adostasunik gabeko banantzearen gaineko 256/2012 familia-prozedura dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
82/2013 epaia.
Epailea: María Cristina Salueña Baquedano andrea.
Tokia: Tutera.
Eguna: 2013ko azaroaren 25a.
Prozedura: adostasunik gabeko banantzearen gaineko 256/2012 familia-prozedura.
Alderdi eskatzaileak: María Mercedes Quirola Puebla eta Juan Rodrigo Egas Meza.
Abokatua: Ana María García Gómez.
Prokuradorea: Fernando Laseca Arellano.
Judizioaren xedea: María Mercedes Quirola Pueblak eta Juan Rodrigo Egas Mezak osatutako ezkontzaren legezko banantzea deklaratzea.
Epaitza:
Erabaki dut:
1.–María Mercedes Quirola Pueblak eta Juan Rodrigo Egas Mezak osatutako ezkontzaren legezko banantzea deklaratzea.
2.–Ezkonduen bizikidetza eteten da, eta bukatzen da etxeko ahalmena erabiliz ezkontidearen ondasunak lotesteko aukera.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, Probintzia Auzitegiari zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.
Hori agindu eta sinatzen dut.
Eta Juan Rodrigo Egas Mezari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tuteran, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkari judiziala, Raúl Asensio Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: J1401034