32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Dekretua. 1152/2013 kaleratzeagatiko demanda

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.

Egitateak:

Lehena.–Jorge Jimenez Cuevas jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Comunicaciones Meneu, S.L.ren eta Española de Montajes Metálicos, S.A.ren aurkako demanda jarri, epaitegi honetara bidali eta 1152/2013 zenbakiaz erregistratu zen.

Bigarrena.–2014ko urtarrilaren 14an epaitegi honetan sartu zen idazki baten bidez, autoei erantsita dagoena, auzi-jartzaileak eskatu du atzera egindakotzat jotzeko, Española de Montajes Metálicos, S.A. demandatuari dagokionez, eta demandak aurrera egiteko Comunicaciones Meneu, S.L. enpresari dagokionez.

Arrazoibide juridikoak:

Bakarra.–Prozedura Zibilari buruzko Legearen 19. artikuluan ezarritakoarekin bat (Langileen Estatutuaren 3.5 artikuluari dagokionez), kasu honetan bidezkoa da demandatik atzera egindakotzat jotzea auzi-jartzailea, judizioaz xedatzeko duen ahalmena debekaturik edo mugaturik ez baitago.

Ikusirik emandako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, ondokoa erabaki da:

Xedapen zatia:

Jorge Jimenez Cuevas jauna atzera egindakotzat jotzen da berak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Española de Montajes Metálicos, S.A.ren aurka jarri zen demandan; baina aurrera jarraituko du Comunicaciones Meneu, S.L. demandatuaren aurka, eta judiziorako ezarritako eguna mantentzen da: 2014ko urtarrilaren 24ko 10:30ean, 104. judizio-aretoan (1. solairua).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten denarekin bat, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa: “31. errekurtsoa”. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, ES55 0049 1846 4200 05001274 IBAN kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea (“31. errekurtsoa”).

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Idazkaria.

Eginbidea.–Jarraian, erabakitakoa bete da eta interesdunei jakinarazi zaie LPLaren 55., 56., 57., 58., 59. eta 60. artikuluetan ezarri baliabideak erabiliz eta horien beren araberako baldintzei jarraikiz. Fede ematen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1401294