4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 7574/2013 falta-judizioa
Alberto Pulido Igea jauna, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan bideratu den 7574/2013 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Pedro Marqués Barrenari zitazioa egitea 2014ko otsailaren 27ko 10:30ean ager dadin 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.
Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela ohartarazten zaio.
Eta jasota gera dadin eta Pedro Marqués Barrenari zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko otsailaren 10ean.–Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.
Iragarkiaren kodea: J1402003