4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 4206/2013 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
492/2013 epaia.
Iruñean, 2013ko abenduaren 18an.
Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta bat eta kalte-falta bat direla eta, bideratzen ari den 4206/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Juan Alonso Irujo eta David Pérez Brigido. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
David Pérez Brigido jauna absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltatik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta David Pérez Brigidori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 24an.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1401147