4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 5217/2013 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
388/2013 epaia.
Iruñean, 2013ko abenduaren 5ean.
Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik bideratzen ari den 5217/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Nayara San Martín Yangüela, salatzailea, Carrefour ordezkatuz, eta Khider Bensaada, salatua. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Khider Bensaada absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltatik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut. Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Nayara San Martín Yangüelari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.
Iragarkiaren kodea: J1401189