32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 3901/2013 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, maula dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

420/2013 epaia.

Iruñean, 2013ko abenduaren 10ean.

Nik, Inés Hualde Juverak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, maula-falta batengatik bideratzen ari den 3901/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna, eta, inplikatu gisa, Adrián González Martín, salatzaile gisa, eta Agustín Millán Ruiz, salatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Agustín Millán Ruiz absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Agustín Millán Ruizi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an.–Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1401188