4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. Enkanterako deialdia. 83/2013 hipoteka-betearazpena
Aránzazu Chocarro Ucar, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkaria.
Miguel Leache Resano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra, S.C. Limitada de Créditoren izenean eta hori ordezkatuz, 83/2013 hipoteka-betearazpeneko prozedura bideratu da honako hauen aurka: Vallain Mantenimientos y Servicios S.L., Roberto Gomez Senosiain, Jesus Valle Diez, Maria Sagrario Senosiain Ruperez, Pedro Luis Gomez Aguado eta Carolina Moriones Ayerra. Hartan, erabaki da honako ondasun hipotekatu hauen enkanterako deialdia egitea:
1.–Biltegia, 1 zenbakia duena, Utergako (Nafarroa) Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko behe solairuan dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.146. finka, 3.845. liburukia, 28. liburua, 75. orria. Tasazioaren balioa 15.600 eurokoa da.
2.–Biltegia, 2 zenbakia duena, Utergako (Nafarroa) Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko behe solairuan dagoena. Iruñeko Jabetzaren 3. Erregistroan inskribatuta dago: 2.147 finka, 3.845. liburukia, 28. liburua, 76. orria. Tasazioaren balioa 24.800 eurokoa da.
3.–Etxebizitza, 4 zenbakia duena, Utergako (Nafarroa) Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko lehenbiziko solairuan dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.149. finka, 3.845. liburukia, 28. liburua, 80. orria. Tasazioaren balioa 113.600 eurokoa da.
4.–Sabaia, 6 zenbakia duena, Utergako (Nafarroa) Asunción kaleko 5 zenbakia duen etxeko bigarren solairuan dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.151. finka, 3.845. liburukia, 28. liburua, 84. orria. Tasazioaren balioa 26.000 eurokoa da.
5.–Trastelekua, 12 zenbakia duena, Berriozarko (Nafarroa) Ardantzeta kaleko 15 zenbakia duen etxean dagoena. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.238/10 finka, 3.853 liburukia, 50. liburua, 210. orria. Tasazioaren balioa 4.000 eurokoa da.
6.–Aparkatzeko tokia, 49 zenbakia duena. Berriozarko Ardantzeta kaleko 15 zenbakitik du sarbidea. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.886/7 finka, 3.853 liburukia, 50. liburua, 209. orria. Tasazioaren balioa 6.000 eurokoa da.
–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko martxoaren 20an, goizeko 10:15ean, organo honetako idazkaritzan.
–Enkantearen baldintzak eta informazioa:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 2757000006008313 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da ez dela ageri.
8. Enkantean interesa duen edozeinek eska diezaioke epaitegiari hipotekatutako higiezinak ikuskatu ahal izatea; epaitegiak edukitza duenari horren berri emanen dio, eta adostasuna eskatuko. Edukitza duenak higiezina ikuskatzea onartzen duenean eta, ondasun hipotekatuaren enkantea hobeki egiteko, behar bezala laguntzen duenean epaitegien errekerimenduen aurrean, epaitegiari hipotekako zorraren murrizketa eskatzen ahalko dio: ondasuna zer baliotan esleitzen den, balio horren %2 artekoa. Epaimahaiak, inguruabarrak ikusirik, eta alderdi betearazleari gehienez bost eguneko entzunaldia eman ondoren, egokia dena erabakiko du, betiere gehienez kendu daitekeen kopuruaren barnean.
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpeko alderdiari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta horrela jasota gera dadin, ediktu hau egiten dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1401296